EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Gernikan
ZUZENEAN | Patxi Lopezek aginte makila eman dio Urkulluri
12:21 Patxi Lopezen esku zegoen aginte makila Iñigo Urkulluren eskuetan geratu da. Urkulluk ez dio emozioari eutsi eta begiak busti zaizkio.
M. G / Erredakzioa
12:29 Lehendakari berriak argazki saioari ekin dio Gernikako Arbolaren azpian: aurreko lehendakariekin, Legebiltzarreko ordezkariekin, Patxi Lopezekin, senideekin...
12:24 Aginte makila eskuetan, Juntetxetik atera da Urkullu eta Gernikako Arbola Zaharrera joan da.
12:23 Agur Jaunak abestiak itxi du Juntetxe barruko ekitaldia.
12:21 Patxi Lopezek zuen aginte makila Iñigo Urkulluren eskuetan geratu da. Urkulluk ez dio emozioari eutsi eta begiak busti zaizkio.
12:20 Urkullu: "Koroari eta konstituzioari errespetua gordez beteko dut lana".
12:18 Lehendakaria eta Legebiltzarreko ordezkariak Juntetxera itzuli dira ekitaldiarekin jarraitzeko.
12:15 Urkullu lehendakariak zina egiteko irakurri duen testua: "Apal-apalik, Jaungoikoaren eta gizartearen aurrean, eusko-lur gainean zutik eta Gernika-ko haritzaren azpian asaben gomutaz... herri-ordezkari zareten zuen aurrean nire agintea zintzo beteko dudala, zin dagit".
12:12 Dantzariek aurreskua eskaini diote Iñigo Urkullu lehendakari berriari.
12:10 Iñigo Urkulluk dagoeneko egin du lehendakari karguaren zina Gernikako Arbolaren azpian, Estatutuaren eta Bizkaiko Foru Zaharren gainean.
12:04 Hasi da zin-egite ekitaldia Legebiltzarreko presidentearen eta idazkarien hitzaldiarekin.
12:00 Txistuen doinuan, Patxi Lopez, Bakartxo Tejeria, Legebiltzarreko mahaiko kideak eta Urkullu, Juntetxean sartu dira.
11:57 Etxeratek eta LAB sindikatuak deituta, protesta egiten ari dira dozenaka pertsona Juntetxearen atarian.
11:55 Aginte makila eskuetan ailegatu da Patxi Lopez lehendakaria Gernikara. Txaloak, txistuak eta euskal presoen etxeratzearen aldeko oihuak entzun dira.
11:53 Iritsi da Iñigo Urkullu lehendakaria Gernikako Juntetxera, txalo artean. Legebiltzarreko mahaiko ordezkariek egin diote harrera.
11:50 Espainiako Gobernuaren ordezkariak iritsi dira, txistu artean. Cristobal Montoro Ogasun ministroa eta Carlos Urquijo bertaratu dira.
11:46 Aurreko Jaurlaritzako sailburu ohi guztiek hartu dute eserlekua Juntetxean.
11:42 Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia eta Javier de Andres Arabakoa ondoan eseri dira, baita Garaikoetxea eta Ardanza lehendakariak ere.
11:40 Gorka Maneiro, UPyDren legebiltzarkide bakarra, ere lekuko izango da gaurko ekitaldian.
11:37 Bildutik ordezkaritza zabala joan da, Juanjo Agirrezabala legebiltzarkidea, Peio Urizar eta Oskar Matute, besteak beste.
11:3011:25 Txistulari talde batek jasotzen ditu gonbidatuak Juntetxean sartu aurretik. Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburu berria, Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidentea, Iñaki Goirizelaia EHUren errektorea eta Andoni Ortuzar EAJren Bizkaiko presidentea iritsi dira.
11:21 Gernikan bertaratuko diren 300 gonbidatuetako asko dagoeneko iritsi dira Gernikako Juntetxera, hedabideen arretapean. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile berria eta Justizia sailburua izan da lehenengoetakoa iristen. Iñigo Urkulluren ama ere bertan da, baita Malen, Kerman eta Karlos seme-alabak ere.
11:15 Iñigo Urkulluk lehendakari karguaren zina egingo du 12:00etatik aurrera Gernikako Arbolaren azpian, ohiko eran, baina Jose Antonio Agirre lehendakariak 1936an erabilitakoarekiko aldaketaren batekin. Euskaraz bakarrik egingo du zina eta Gernikako Estatutuaren eta Bizkaiko Foru Zaharren gainean eskua jarrita.
11:10 Patxi Lopez sozialistaren kargu-uztea eta Iñigo Urkullu lehendakari berriaren izendapena argitaratu dituzte larunbat honetan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) eta Estatuko Aldizkari Ofizialak (BOE).
Atzo, Urkulluk Eusko Jaurlaritza berria aurkeztu zuen. Zortzi sailez osatutako Jaurlaritzan Josu Erkoreka izango da bozeramailea.