EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Urkulluren zin egitea

Mintegi ez da Urkulluk Gernikan egingo duen ekitaldira joango

"Erakundeetara joaten zarenean horietan sinistu behar duzu. Ez du balio joateak eta erdipurdixka parte hartzeak. Akats bat da", esan du Ortuzarrek.

Mintegi Urkullu agurtzen. Argazkia: Efe
Mintegi Urkullu agurtzen. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk Laura Mintegi EH Bilduko Legebiltzarreko ordezkariak bihar Gernikan egingo den zin egite ekitaldian parte hartuko ez duela kritikatu du. Berak iragarri bezala, Gernikako Juntetxera joan ordez, Baionan antolatu den Bake Foroan parte hartuko du Mintegik.

Radio Euskadin eginiko adierazpenetan, Andoni Ortuzar Bizkaiko EAJko presidenteak Mintegi kritikatu du, biharkoa bezalako ekitaldi instituzional batean parte ez hartzeagatik.

“Erakundeetara joaten zarenean horietan sinistu behar duzu. Ez du balio joateak eta erdipurdixka parte hartzeak. Akats bat da”, esan du Ortuzarrek.

“Gernikan egoteko egun bat da”

Bere iritziz, ezker abertzaleak “garrantzi handiko ordezkaritza” bat bidali zezakeen Baionara, baina biharko zin egite ekitaldira “Mintegi soilik joan daiteke, bera baita koalizioko ordezkaria. Biharko eguna Gernikan egotekoa da”, ebatzi du EAJko buruzagiak.

Legebiltzarkideen aurrean egingo den ekitaldian, Lopez lehendakari ohiak “makila” emango dio Urkulluri, eta jaso bezain laister Gernikako Arbolaren aurrean zin egingo du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea