EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Jaurlaritza berria

EAJk ez du epe ertainean koalizio akordiorik egitea baztertzen

Ortuzarren esanetan, Jaurlaritzak "akordioak lortzeko jarrera garbia" izango du. Beraz, oposizioak ezezkoa emanez gero bere Euskadiren egonkortasunaren kontra zergatik egiten duen azaldu beharko du.

EAJk akordioak lortzeko duen borondatea azpimarratu du Ortuzarrek. EITB.
EAJk akordioak lortzeko duen borondatea azpimarratu du Ortuzarrek.
Ortuzar: 'Koalizio Gobernua udal hauteskundeak pasa arte ez da izango'

01:04

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkulluren Gobernuak koalizio akordiorik ez duela baztertzen esan du Andoni Ortuzar Bizkaiko EAJko presidenteak . Hala ere, Ortuzarren iritziz, zaila izango da akordio horiek 2015ko udal hauteskundeak baino lehenago lortzea.

Radio Euskadin egindako adierazpenetan, EAJko Gobernuak  'geometria aldakorra' delakoa abian jarri beharko duela esan du, izan ere, gutxiengoan egonda, geometria hori "aukera bat baino, beharrizana da".

Jeltzaleek 27 eserleku dituzten arren, Ortuzarrek esan du Urkulluren Jaurlaritzak "akordioak lortzeko jarrera garbia" izango du. Beraz, oposizioak ezezkoa emanez gero bere Euskadiren egonkortasunaren kontra zergatik egiten duen azaldu beharko du.

Oposizioari, gauzak zail

"Gauzak zail jarriko dizkiogu oposizioari ezetz esateko orduan. Eurek izan beharko dute ezetz esaten dutela adierazi beharko dutenak, eta erabaki hori justifikatu egin beharko dute", ohartarazi du Ortuzarrek.

Agintari jeltzalearen ustez, zaila izango da koalizio-akordiorik lortzea 2015eko udal hauiteskundeen aurretik; hala ere, data horretatik aurrera posiblea izango litzateke "inorekin lehentasunik agertu gabe".

Sailburuak

Iñigo Urkullu lehendakari berriak arratsaldean iragarriko ditu Jaurlaritzako sailburu berrien izenak, EAJko exekutibarekin 14:00etan egingo duen bileraren ondoren. Legegintzaldi berriak zortzi sailburu izango ditu, aurrekoak baino bi gutxiago.

Lehendariaren asmoaren berri Andoni Ortuzarrek berak eman du. Hasiera batean, sailburuen izenaren iragarpena larunbaterako aurreikusita zegoen, Gernikako kargu-hartzearen ondoren.

"Arratsaldean jakingo dugu", izan da Ortuzarren erantzuna zenbait izen aipatu dizkiotenean; tartean, Juan Maria Aburto Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramailearena eta Arantza Tapia Kongresuko EAJko bozeramailearena. Beste bi ere atera dira hedabideetan: Ricardo Gatzagaetxebarria eta Estefania Beltran de Heredia legebiltzarkideena.

Ortuzarrek "zentzuz" jokatzeko eskatu du eta espekulaziorik ez egiteko, Urkullu izango baita iragarpen ofiziala egingo duena.

Lehendakariorderik ez

Gauza bakarra aurreratu du Bizkaiko Buru Batzarreko presidenteak: Urkulluk ez duela lehendakariorderik izendatzeko asmorik.

"Urkulluk doitasunaren aldeko apustua egin du eta zortzi saileko gobernua dauka buruan, paritarioa, pisu politiko nabarmenarekin eta kudeaketan esperiatzia duten pertsonek osatutakoa", azaldu du Ortuzarrek.

EAEko hauteskundeen webgunea

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea