EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Inbestidura saioa

Egibar: 'EAJ astelehenean hasiko da akordioak lortzen saiatzen'

Legebiltzarkide jeltzalearen ustez, 2013ko Aurrekontuak "gehienez martxoan" iritsi beharko lirateke Legebiltzarrera.

Joseba Egibar EAJren bozeramailea. EITB
Joseba Egibar EAJren bozeramailea. EITB
Joseba Egibar EAJren bozeramailea. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Egibar EAJren bozeramailearen esanetan, alderdi jeltzalea "astelehenean" hasiko da gainerako talde parlamentarioekin akordioak lortzen saiatzen. Izan ere, "bakarrik gobernatu nahi duena da akordioak bilatu behar dituena".

Legebiltzarkide jeltzaleak azaldu duenez, Legebiltzarra urtarrilean ere zabalik izango dela  pentsatuta (normalean, itxita ohi dago hilabete horretan) hasiko dira lanean, eta "bidelagunak" lortzeko itxaropena agertu du. 2013. urteko Aurrekontuei dagokienez, Gasteizko Ganberara "gehienez martxoan" iritsi beharko liratekeela uste du Egibarrek.

Egibarrek Legebiltzarreko pasilloetan egin ditu adierazpenok, eta EAJ "pozika baina lasai" dagoela azpimarratu du Jaurlaritzara buelatzeagatik, izan ere, egin beharreko lanak esaktzen duen "ardura" maila handia da.

Herritarrek "exijitzen" dutena

Iñigo Urkulluk adierazitakoaren harian, alderdi jeltzaleak akordioak bilatzeko duen asmo sendoa azpimarratu du, herritarrek jarrera hori "exijitzen" dutelako.

Egibarren iritziz, legegintzaldi berriak "erronka kolektiboak" planteatzen ditu, eta nahitaezkoa da "ahaleginak batzea" euskal gizartearen beharrizanei erantzun ahal izaeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea