EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Iñigo Urkullu, lehendakari

Basagoitik 'zortea' opa dio Urkulluri, agintea 'zaila' izango delako

"Ez daukagu Gobernuan sartzeko inolako asmorik, horretarako PSE dago", azpimarratu du PPko liderrak.

Herritarrentzat legegintzaldia 'arrakastatsua' izateko itxaropena agertu du Basagoitik. EITB.
Herritarrentzat legegintzaldia 'arrakastatsua' izateko itxaropena agertu du Basagoitik. EITB.
Herritarrentzat legegintzaldia 'arrakastatsua' izateko itxaropena agertu du Basagoitik. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak "munduko zorterik onena" opa dio Iñigo Urkullu lehendakariari, legegintzaldia egoera ekonomiko oso zailan kudeatu beharko duelako.

Basagoitik esandakoaren arabera, PPko liderrak EAJren Gobernua herritarrentzat "arrakastatsua" eta positiboa izatea espero du.

Antonio Basagoitik Iñigo Urkulluren inbestidura saioa bukatuta egin ditu adierazpenok. PPko presidenteak, gainera, "neurriz, lasaitasunez eta normaltasun politikoa oinarri hartuta" agintzeko eskatu dio, hartzen dituzten erabakiak "euskal herritarren arazoak konpontzeko balio dezaten, eta ez arazo berriak sortzeko. Euskadiren erronkei aurre egitea eskatzen diogu, lasaitasunez, normaltasunez eta akordioen bidez".

Basagoitiren iritziz, sozialistek asteazkeneko saioan esandakoak entzunda, "euren burua EAJri eskaintzen zietela ematen zuen", ea jeltzaleek eskaintza onartzen zuten ala ez ikusteko. "PPk zentzuzko oposizioa egingo du, hanka sartzen dutenean kritika egongo diegu eta neurrizko proposamenak egiten dituztenean, berriz, gure babesa izango dute".

"Ez diegu nora ezean egiten utziko"

"Nora ezean hasteko edozein ahalegin geldiarazten saiatuko gara. Ez dugu Gobernuan sartzeko asmorik, horretarako PSE dago", gaineratu du. Azkenik, eta 2013ko aurrekontuen harian, PP negoziatzeko prest dagoela esan du Basagoitik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea