Hauteskundeak 2024 - EITB

hauteskundeak

  • BILATZAILEA
1 / 30 Hurrengoa
Noboak garaipen zabala lortu du Ekuadorko presidente gisa jarraitzeko, baina Gonzalezek iruzurra salatu du

Noboak garaipen zabala lortu du Ekuadorko presidente gisa jarraitzeko, baina Gonzalezek "iruzurra" salatu du

Hautagai kontserbadoreak ezkertiarrak baino milioi bat boto gehiago eskuratu ditu, lehenengo itzulian soilik 16.000 botoko aldea lortu ostean.
Noboa presidente hautatu dute berriro, baina Luisa Gonzalez hautagaiak bozak berriz zenbatzea eskatu du

Noboa presidente hautatu dute berriro, baina Luisa Gonzalez hautagaiak bozak berriz zenbatzea eskatu du

Daniel Noboa egungo presidenteak botoen % 55,83 eskuratu ditu hauteskundeetako bigarren itzulian, eta Luisa Gonzalez hautagai correistak, berriz, botoen % 44,17. Gonzalezek ez ditu emaitzak onartu eta "iruzurra" salatu du.

Noboa berriz hautatzeko edo Gonzalezekin Correismora itzultzeko aukera dute igande honetan ekuadortarrek

Noboa berriz hautatzeko edo Gonzalezekin Correismora itzultzeko aukera dute igande honetan ekuadortarrek

Lehia estua dago Ekuadorren, hauteskundeetako bigarren itzulian. Noboak zein Gonzalezek boten % 44na eskuratu zituzten lehen itzulian, 16.000 botogatik Noboa aurretik zela. Inkestek berdinketa ematen dute oraingoan ere eta boto gutxigatik atera daiteke bietako bat irabazle.
Ekuadorko hauteskundeetako hautagai nausiek bozkatu dute dagoeneko

Ekuadorko hauteskundeetako hautagai nausiek bozkatu dute dagoeneko

Irabaziko duela eta gaurkoa Ekuadorrentzat historikoa dela esan du hauteslekuan Daniel Noboak, egungo presidenteak, Trumpen jarraitzaileak. Bere aurkariak, Laura Gonzalez ezkerreko hautagai correistak, demokrazia bermatzeko eskatu du, eta ohartarazi du berau defendatzeko prest dagoela.

Hauteskundeen bigarren itzulirako hautetsontziak ireki dituzte Ekuadorren

Hauteskundeen bigarren itzulirako hautetsontziak ireki dituzte Ekuadorren

Daniel Noboa egungo presidentea berrautatu edo Luisa Gonzalez correistaren artean aukeratu behar dute herritarrek. 13,7 milioi ekuadortar baino gehiago daude deituta gaur boza ematera, atzerrian bizi diren 400.000 herritar barne.

Kanadako Gobernuak apirilaren 28rako aurreratu ditu hauteskundeak

Kanadako Gobernuak apirilaren 28rako aurreratu ditu hauteskundeak

Mark Carney martxoaren 14an izendatu zuten lehen ministro, Justin Trudeauk dimisioa eman ostean. Sei hilabete aurreratu ditu hauteskundeak, inkesten arabera, agintean den Alderdi Liberalak laugarrenez hauteskundeak irabazteko aukera baitu.
Liberal independentistek irabazi dituzte Groenlandiako Parlamenturako hauteskundeak

Liberal independentistek irabazi dituzte Groenlandiako Parlamenturako hauteskundeak

Oposizioko bi alderdiak (Demokratak eta Naleraq) izan dira bozkatuenak, eta, beraz, Groenlandiako Parlamentuan eserleku gehien izango dituzte. Biak daude Danimarkaren independentziaren alde, baina ez datoz bat aldaketaren erritmoari dagokionez.
Groenlandiak hauteskundeak ditu gaur, eta Trumpen interesa dela eta, mundu osoa dago hari begira

Groenlandiak hauteskundeak ditu gaur, eta Trumpen interesa dela eta, mundu osoa dago hari begira

AEBko presidenteak uhartea bereganatu nahi du Artikoan duen posizio geoestrategikoagatik eta baliabide naturaletan duen aberastasunagatik. 40.000 hautesle inguru 31 ordezkari aukeratzera deituta daude.
Kontserbadoreak dira garaile Alemanian, eta ultraeskuina bigarren indarra

Kontserbadoreak dira garaile Alemanian, eta ultraeskuina bigarren indarra

CDU-CSU batasun demokristauak botoen % 28,6 jaso ditu. AfD ultraeskuindarrak, berriz, aurreko hauteskundeetako datuekin konparatuta, botoak bikoiztu ditu, % 20,8 lortuta. Olaf Scholz kantzilerra hirugarren geratu da, botoen % 16,4rekin.
Merzek Aste Santurako osatu nahi du gobernu berria, Alemaniaren egonkortasuna bermatzeko

Merzek Aste Santurako osatu nahi du gobernu berria, Alemaniaren egonkortasuna bermatzeko

Ane Irazabal EiTBk Alemanian duen nazioarteko kazetariak azaldu duenez, CDUren buruak lehenbailehen osatu nahi du koalizio gobernua. Ultraeskuina bazkide gisa baztertuta, sozialdemokratak dira bere aliatu naturalak baina zenbakien arabera, baliteke hirugarren alderdiren bat ere behar izatea.

1 / 30 Hurrengoa

  • EiTB Focus

    EiTB Focus

    Jarraitu EiTB Focus gaiari buruzko azken ordukoak eitb.eus-en.

kargatzen