Oinarriak
30 segunduz dantzan lehiaketa.
Dantzan egitea gustuko duzu? Eta nola moldatzen zara? Zer moduz koreografoa zara?
Dantzan ikusi nahi zaitugu, bai zu eta bai zureak! Bidali GUTXIENEZ 30 segundoko iraupena duen dantza koreografia bat eta irabazi 3.000 euroko saria!
Edozein bakarlarik, taldek edo koadrilak hartu ahal izango du parte: ikasle taldeek, kirol taldeek, koadrilek, kultur taldeek... Bakarkako lanak ere onartuko dira.
Parte hartzeko talde edo bakarlari bakoitzak nahi adina BIDEO LAN aurkeztu ahal izango ditu.
BIDEO LAN bakoitzak gutxienez 30 segundoko dantza koreografia bat izan beharko du. Hortik aurrera nahi adina luzatu dezakezu.
Edozein abesti erabili ahal izango da horretarako.
BIDEO LANA bera baino gehiago baloratuko da dantzaren zailtasuna, originaltasuna, ikusgarritasuna …
Bidaltzeko modua:
Internet bidez bideoa igotzea,www.eitb.com/eu/gaztea atarian sartuta.
Abenduaren 9an izango da lanak jasotzeko azken eguna.
Epaimahai batek, jasotako BIDEO LAN guztien artean, aurre-aukeraketa bat egin eta 30 bideo aukeratuko ditu.
Aukeratutako bideo horien artean botaketa bat egingo da www.eitb.com/eu/gaztea atarian.
Abenduaren 20an irabazle/Irabazleen izenak DIDA saioa emango da/dira ezagutzera.
Bi sari izango dira: Entzuleen Irabazleak 2.000 € saria izango du. Epaimahaiaren sarituak 1.000 €ko saria. Kontutan izan biak BIDEO LAN edo KOREOGRAFIA batentzat izan daitezkeela. Beraz irabazle bakar batentzat izan daitezke 3.000€ak.
Gaztearen BIDEO LAN lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea dakar. EITBk eskubidea izango du jasoko diren bideoak Interneten igotzeko edota irratian eta telebistan emititzeko.
Datu pertsonalen tratamentua
Gazteak bere esku izango du elementu iraingarriak dauzkaten bideoak lehiaketatik kanpo uzteko aukera.
Gazteak oinarri hauek aldatzeko eskubidea izango du eta hala eginez gero, behar bezala jakinarazi beharko ditu.
Lehiaketaren lurralde-eremua eta forua
Lehiaketan zehar eta oinarri hauek interpretatu eta aplikatzetik inolako auzirik izanez gero, irabazleek eta parte-hartzaileek espresuki uko egingo diote horiei dagokien edozein forutara jotzeari eta Bilboko Auzitegi eta Epaitegietan hartzen diren erabakien mende geratuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.