Daniel|a serie digitalaren fitxa teknikoa. EITB serie digitalak

DANIEL|A|

Zuzendaria |

Nora Alberdi

Azpeitia, 1997. Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua da. Kulturaz kooperatibak ekoizten duen Dapa ikus-entzunezko pieza kolektiboen egileetako bat da. Orain arte, dokumentala eta fikzioa uztartzen dituzten ikus-entzunezko bi lan zuzendu ditu: generoaz, maitasunaz eta sexualitateaz hausnar egiten duen Kuraiosa (2019) eta Simone de Beauvoirren Bigarren sexua liburuaren bueltako Bigarren sexua(z): collage (2019).

Gidolairia |

Mikel Ayllon

Laudio, 1980. Idazlea, dramaturgoa eta gidoilaria da. Bi liburu argitaratu ditu: Igartza Saria irabazi zuen Ez tiro egin anbulantziei nobela (Elkar, 2015) eta Donostia Kutxa Literatura Saria irabazi zuen Zoriontsuak izatea aukeratu genuen ipuin-liburua (Elkar, 2020). Horrez gain, Piszifaktoria Ideien Laborategiak ekoitzi dituen ikuskizunen gidoiak idatzi ditu: Takoidun zapata gorria eta Elkar ezagutu genuen eguna antzezlanak, Maskararen azpiko karmina fikziozko audio-gida edo Noiz utziko dio euria egiteari fikziozko ibilbide gidatua, besteak beste.

Protagonistak

Daniel|a |

Leire Ormazabal

Danielek bere bizitzari norabide berri bat eman dio atzerrian, inork ezagutzen ez zaituen leku batean, zerotik hastea errazagoa baita. Orain normala izan nahi du, ez besterik. Besteek onartu dezatela. Baina, batzuetan, zer zaila den motxila zaharrarekin bide berri bati ekitea.

Ipar |

Iholdi Beristain

Karrerako azken urtean, dena bere lekuan dago Iparren bizitzan. Den-dena, bere zoriontasuna izan ezik. Nazkatu da bere bizitza normal eta zintzoaz. Ostiralean emango du bere lehen kontzertua eta dena atzean uzteko erabili nahi du. Orain, musikari izan nahi du. Eta zoriontsu.

Josu |

Gabriel Ocina

Etxetik alde egin zion emazteak lehenengo eta alabak ondoren. Bere bizitza berregitea beste aukerarik ez du izan, harik eta Daniel etxera itzuli den arte. Hortxe berpiztu dira iraganeko mamuak. Gainera, lanean ere gauzak ez doazkio oso ondo. Leirerekin hasi berri duen harremana da haren azkenaldiko poz bakarra.

Leire |

Irati Agirreazkuenaga

Josuk garbitzen duen bankuko bulegoko zuzendaria da Leire, pertsona zuzen eta zorrotza, bere buruaz zalantzarik egiten ez duena eta aho-bilorik gabea. Besteen bideak marraztea gustatzen zaio eta dena kontrolpean izatea, baita besteok ezagutzen ez ditugun gauzak ere.