SmartBerri
Smartberri
Ikus-entzunezko sormena eta herritarren parte-hartzea sustatzeko asmoz, oso-osorik smartphonearekin egindako ikus-entzunezko erreportajeen lehiaketaren oinarriak dira
Ikus-entzunezko sormena eta herritarren parte-hartzea sustatzeko asmoz, oso-osorik smartphonearekin egindako ikus-entzunezko erreportajeen lehiaketa antolatu du EiTBk, Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Mondragon Unibertsitatearekin, Deustuko Unibertsitatearekin eta Nafarroako Unibertsitatearekin lankidetzan.
Erreportajeek, gutxienez, minutu eta erdi iraun behar dute eta, gehienez, hiru minutu. EAEko hizkuntza ofizialetako batean (euskaraz edo gaztelaniaz) egindako erreportajeak aurkeztu ahal izango dira.
Bideoari dagokionez, formatu hauek onartuko dira: MOV, MPEG4, MP4, AVI, WMV, MPEGPS, FLV, 3GPP eta WebM. Kodifikazioaren konfigurazioa munduan gehien erabiltzen diren plataformetan erabili ohi dena izango da, Youtubekoa, esaterako. Informazio zehatzagoa nahi izanez gero ikusi esteka hau.
EiTBko teknikariak arduratuko dira lehiakideek bidaltzen dituzten materialak aztertzeaz, smartphone batekin egin direla ziurtatzeko.
Parte-hartzaileek esteka hau erabili beharko dute erreportajeak igotzeko: www.eitb.eus/smartberri. Lanak 2018ko urtarrilaren 15eko 00:00etatik 2018ko otsailaren 15eko 24:00etara aurkeztu ahalko dira, ondorio guztietarako.
EiTBko eta unibertsitateetako ordezkariek osatutako epaimahai batek hautatuko ditu irabazleak.
Lehiaketako erreportajeak baloratzeko orduan, epaimahaiak hainbat elementu izango ditu aintzat, hala nola, kalitatea, originaltasuna, gaurkotasuna, narratiba eta eragina.
Irabazleek honako zenbateko hauek jasoko dituzte sari gisa:
1. saria: plaka oroigarria eta 1.499 euro
2. saria: plaka oroigarria eta 499 euro
3. saria: plaka oroigarria eta 199 euro
Adierazitako zenbatekoak gordinak dira, eta indarrean dagoen legeak ezarritako zerga-atxikipenak aplikatu beharko dira kasu bakoitzean.
Erreportaje irabazlea ETBko albistegietan emango da.
Parte hartzeko terminoak eta baldintzak:
EiTBn jasotako erreportaje guztiak publikoki komunikatu, erreproduzitu eta argitaratu ahal izango ditu EiTBk, bai eta EiTB Taldearen edozein sozietatek ere, eta hirugarrenei laga ahal izango dizkiete.
Erreportaje irabazlea EiTBko informazio-tarteetan eskainiko da, eta lehen sailkatuekin programa berezi bat egin liteke.
Lehiakideak, halaber, EiTBri eta EiTBren sozietateei baimena ematen die erreportajeak www.eitb.eus webgunean eta Taldeko edozein programatan sartzeko. Gainera, baimena ematen du mota guztietako euskarrietan publikoki komunikatzeko, eraldatzeko, banatzeko eta erreproduzitzeko. Horretarako, erreprodukzio teknikoko edozein prozedura edo ustiapen-prozedura erabili ahalko da, beren-beregi barne hartuta bideo-euskarria. Bestalde, Interneten hedatu ahal izango da eta interaktiboki garatu, inolako denbora eta lurralde mugarik gabe, eta hirugarrenei lagatzeko aukerarekin.
Lehiakideak, orobat, beste hau bermatzen du:
Datu pertsonalak kontratuaren xederako tratatu eta erabiliko dira bakarrik, eta ezin izango dira adierazitakoa ez den beste edozein helburutarako erabili. Datu horiek HERRITARREKIKO HARREMANAK fitxategian geratuko dira jasota, eta EITBNET SAU da fitxategi horren arduraduna.
Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoan eskatutako neurri administratibo, tekniko eta antolakuntzazkoak ezartzeko konpromisoa hartzen du EITBNET SAUk, agiri honetan aipatu den lehiaketa antolatzeko behar diren datu pertsonalen tratamenduaren segurtasuna bermatzeko helburuarekin.
Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoan araututa dagoen sartzeko, zuzentzeko, aurkaratzeko eta baliogabetzeko eskubidea erabili ahal izateko, gutun bat bidali beharko da EiTBko Sail Juridikora (Basurtuko Kaputxinoen kalea, 2 - 48013 Bilbo). Gutunarekin batera NANaren fotokopia aurkeztu beharko da.
ztu beharko da.Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa