EITB TALDEA
Audientzia
ETB2 eguneko katerik ikusiena izan zen astelehenean Euskadin
EITB
"Teleberri 1" eguneko saiorik ikusiena izan zen, % 28,5eko kuotarekin. Ia 200.000 ikus-entzulek egin zuten bat "Teleberri 2" albistegiarekin eta liderra izan zen, "Kirolak" eta "Eguraldia" tarteekin batera. "El Conquistador del Caribe", beste behin, astelehen gaueko liderra dugu.
-
"Teleberri"
Audientzia-arrakasta lortu zuen atzo ETB2k, beste behin ere: eguneko katerik ikusiena izan zen Euskadin, % 11,2ko kuotarekin, eta albistegiak, kirola eta entretenimendua audientzia-buru izan ziren beren ordu tarteetan.
Hala, "Teleberri 1" izan zen eguneko saiorik ikusiena, % 28,5eko kuota ikusgarriarekin. "Teleberri" albistegiaren gaueko edizioa ere lider izan genuen, 199.000 ikus-entzuleko audientzia metatuarekin Euskadin eta eragin eremuan.
Astelehen gaua "El Conquistador" gaua izan zen beste behin, eta realityak lidergoa berretsi zuen: % 17,8ko kuota eta 162.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen. Bereziki arrakastatsua izan zen 13 eta 24 urte bitarteko ikusleen artean: % 40,7ko kuota ikusgarria lortuta, asteleheneko saiorik ikusiena izan zen adin tarte horretan.

Realityak posizioa sendotzen du astez aste, audientzia handitzea lortzen baitu geroratutako emisioarekin. Hala, joan den asteko atalak 200.000 ikus-entzuleko audientzia metatua gainditu ditu, eta arrakasta berretsi beste behin.