EITB TALDEA
Audientzia
300.000 lagunek egin dute bat Itzuliarekin ETB1en
EITB
Berriz ere arrakastatsu joan da euskal lasterketaren emanaldia Euskal Telebistan, eta amaiera borobila izan zuen larunbatean Eibar-Eibar etapan, 167.000 ikus-entzuleko audientzia metatuarekin.
-
Fermin Aramendi eta Xabier Usabiaga
Beste behin, EITBk onena eman du Itzulia Basque Country txirrindularitza lasterketa mundu osora zabaltzeko, eta audientzia datu bikainak lortu ditu Euskal Telebistan. Izan ere, 295.000 ikus-entzulek egin dute bat lasterketaren emanaldiarekin ETB1en, eta euskaldunen artean % 11,9ko batez besteko kuota lortu du. Bereziki arrakastatsua izan da larunbat honetako etapa: 167.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du Euskadin eta eragin eremuan, eta euskaldunen artean % 21eko audientzia-zatia. Aurten, berrikuntza gisa, EITBko Kiroletako lantaldeak 3D formatuan grabatutako multimedia edukiak prestatu ditu, eta telebista emankizunetan zein sare sozialetan izan dira ikusgai.
Larunbatean 2025eko Itzuliari amaiera bikaina eman ondoren, Euskal Telebistak kirol-igande arrakastatsua lortu zuen atzo, oraingoan ere txirrindularitza onenaren eta pilota onenaren eskutik. Izan ere, Paris-Roubaix 2025 lasterketaren zuzeneko emanaldiak 145.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen ETB1en eta ETB4n; eta Altuna III eta Larrazabalen arteko buruz buruko pilota partida, berriz, lider izan zen Euskadin eta Nafarroan. 123.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen eta, euskaldunen artean, % 24,7ko eta % 22,3ko kuotak Euskadin eta Nafarroan.