EITB TALDEA

EITB Kirolak

Real Madril vs Reala, Kopako finalerdietako itzuliko partida, gaur, zuzenean, EITBn

EITB Media

Norgehiagoka zuzenean eta euskaraz ikusi ahal izango dugu ETB1en eta eitb.eus-en, 21:00etan hasiko den "Koparen Bila" saioaren barruan. Euskadi Irratiak eta Radio Euskadik ere emanaldi bereziak egingo dituzte, Santiago Bernabeuko neurketaren zirrara entzuleei erabat helarazteko.

0:20
Reala Koparen bila!

Apirilaren 26ko Kopako finalerako txartela eskuratzeko lehian, Realak astearte honetan (apirilak 1) Real Madrilen aurka Santiago Bernabeun jokatuko duen finalerdietako itzuliko partida zuzenean eta euskaraz ikusi ahal izango dugu ETB1en eta eitb.eus-en, 21:30etik aurrera. Emanaldia ordu erdi lehenago hasiko da, Amane Ibañezek gidatuko duen "Koparen Bila" saio bereziarekin. Bilboko platoan bidelagun izango ditu Iñaki Mikeo, Juanan Larrañaga eta Nerea Zusberro. Azken biek, Jon Elortzarekin batera, neurketaren kontakizuna egingo dute. Asier Aranguren, berriz, zelaian izango da. 

Txuri-urdinen eta merengeen arteko norgehiagoka EITBko irratietan jarraitzeko aukera ere izango da. Euskadi Irratian Maitane Urbietak egingo du kontakizuna Jon Gaztañaga, Gari Uranga eta Txema Añibarro adituekin batera, Iñaki Berastegik zuzenduko duen "Hiru Erregeen Mahaian" saioan. Radio Euskadin Rafa Mungia arduratuko da kontakizunaz, Txema Oliden, Larraitz Lucas eta Iñaki Alzolaren analisiak lagunduta. Edu Garcia izango da Bilboko estudioan koordinazio lanetan.

  • Harpidetu Newsletterrean!

    Harpidetu Newsletterrean!

    Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

  • kargatzen