EITB TALDEA

En Tol Sarmiento

EITBk zuzenean emango du ETSren larunbateko kontzertua ETB2n, eitb.eus-en, PRIMERANen eta GUAUn

EITB

Emanaldia 21:30ean abiatuko da, lantalde eta baliabide tekniko zabal baten eskutik: 30 profesional baino gehiago eta 18 kamera. Lehen aldiz EITBk zuzeneko musika kontzertu bat emango du 4K-n, HBBTV bitartez. Aurretik, astean zehar, EITBren hedabideek taldearen ibilbidearen errepasoa egingo dute.

0:33

Joan zen larunbatean BEC!-en egindako lehen kontzertu ikusgarriaren ondoren, asteburu honetan urteurren festa hirukoitzaren azken bi kontzertuak egingo ditu ETSk (En Tol Sarmiento), eta EITBk zuzenean emango du Bizkaia Arenako hirugarren hitzordua: martxoaren 22an, larunbata, 21:30etik aurrera, ETB2n, eitb.eus-en, eta PRIMERAN eta GUAU plataformetan.

Oso gau berezia izango da, eta EITBk lantalde eta baliabide tekniko zabala jarri du martxan: 30 profesional baino gehiago arituko dira lanean, errealizazio, ekoizpen, teknikari eta argiztapen profesionalak guztiak. 4K Unitate Mugikorrak 18 kamerako seinalea emango digu, xehetasunik galdu ez dezagun. Kamera guztiek formatu horretan lan egingo dute eta, hala, lehen aldiz, EITBk zuzeneko musika kontzertu bat emango du 4K bereizmenean, HBBTV bitartez (Internetera konektatutako telebista bateragarrietan). ETB2n Xabier Garcia Ramsdenek aurkeztuko du emanaldia.

Gainera, aurreko egunetan, En Tol Sarmientoren ibilbidearen errepasoa egin eta Iñigo Etxezarreta buru duen taldea gertutik ezagutu ahal izango dugu, EITBren hedabideek emango duten programazio bereziari esker.

Izan ere, 20. urteurrena ari da ospatzen ETS 20 urte zure eskutik ikuskizunarekin, eta jai herrikoi bat irudikatu nahi du ikuskizun kontzeptualarekin. Zalantzarik gabe, mugarria izango da taldearen historian, hain zuzen ere, herriko jaietako agertoki horietan jorratu duten ibilbide arrakastatsu horretan. Jasotako maitasuna ekitaldi berezi batekin itzuli nahi diote publikoari eta, horretarako, ia 40 pertsona arituko dira taula gainean: musikariak, dantzariak…

Guztira, 45.000 pertsona bilduko ditu ETSk BEC!-en, eta larunbatekoa izango dugu hiru hitzorduetan azkena. EITBk, nola ez, bat egingo du emanaldi historiko horrekin.

ETS

ETS


 

  • Harpidetu Newsletterrean!

    Harpidetu Newsletterrean!

    Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

  • kargatzen