Itxi

EITB TALDEA

Mobile

EITBk telefonora eta tablet-era jaisteko aplikazioak aurkeztu ditu

Erredakzioa

EITB

ETBko saioak eta albistegiak eta EITBko irratiak zuzenean edo nahieran, azken orduko albisteak, kirolik onena eta ekitaldirik nabarmenenak zuzenean eskura daude, doan.

00:46
Orain, EITB guztia zure ukipen-pantailan

EITBk telefonora eta tablet-era jaisteko aplikazio berriak aurkeztu ditu ostiral honetan, Xare Euskarazko Teknologia Berrien Azokan, Donostiako Kursaal Jauregian. Patxi Arratibel EITBko Estrategia eta Kanpo Harremanen zuzendariak aurkeztu ditu EITBko edukiak eskura jartzen dituen aplikazio hauek, euskal kultura digitalaren azokan.

EITBk bere aplikazio eleaniztun (gaztelania, euskara, frantsesa eta ingelesa) berriak eskura jarri ditu. Hauen bidez, Euskadiko eta munduko informazioa, eta egun-eguneko kultur eta kirol berriak jarraitzeko aukera ematen du eitb.com-ek doan.

Smartphone-ak edo tablet-ak Android sistema eragilea badu, Google Play-n aurkitu daitezke app-ak. Iphone-a izanez gero, berriz, Apple Store-n sartuta jaitsi daiteke aplikazioa. Apple Store-n ere Ipad-arentzat bereziki diseinatutako aplikazio berria dago eskuragai.

Aplikazio hauek telebistako 24 orduko emanaldiak eskaintzeaz gain , Euskadiko kirol, kultur, giza eta entretenimenduzko ekitaldiak zuzenean jarraitzeko aukera eskaintzen dute. Radio Euskadi, Euskadi Irratia, Radio Vitoria, EITB Musika eta Gaztea, EITB taldeko irrati-kateak, ere zuzenean entzungai daude.

Zuzenekoen eskaintzarekin batera, aplikazio honen berrikuntzarik nabarmenetako bat EITB Nahieran zerbitzua da. Horren bidez, EITBko irrati eta telebistako saiorik onenak entzun eta ikusi ahal izango dira nahi den unean, eta Facebook eta Twitter sare sozialen bidez partekatu.

EITBko telebista kateetako programazioak, saio ezberdinetako bideo eta argazkiak eta eguraldi iragarpena ere kontsultatzeko aukera izango dute erabiltzaileek.

Erabiltzaileen %20 sartzen da eitb.com-en gailu mugikorren bidez


Geroz eta gehiago dira eitb.com-eko web gunean gailu mugikorren bidez sartzen direnak. eitb.com-ek 1,2 milioi erabiltzaile bakarrekin itxiko du urtea orain arteko emaitzen arabera. Horietatik %20 Smartphone eta tablet bidez sartzen da: 200.000 inguru. Gailu mugikorren bidez datorren kopuru horretako zati handia hartzen dute web bertsioan ibiltzen diren erabiltzaileek, baina aplikazioak geroz eta garrantzi gehiago hartzen ari dira. Irailean 5.000 lagunek erabili zituzten aurretik zeuden aplikazioak; urrian 15.000 erabiltzailek, eta azaroan ia 25.000ra heldu dira.

Halaber, hilabetez hilabete gora egiten ari da aplikazio horietan kontsumitzen diren edukiak: 100.000 orrialde ikusi ziren irailean, 200.000 urrian eta azaroan 300.000 izango dira. Gainera, kontutan izan beharko da abian jartzen diren bertsio hauek izango duten nobedade efektua.