EITB TALDEA
ETB2
"Europa berrarmatzea" albistegi berezia, gaur gauean, Juan Carlos Etxeberriak aurkeztuta
EITB
Europak hartutako erabakia eta ordena mundial berria aztertuko dituzte, baita erabakiaren ondorioak ere. Arancha González Laya Atzerri ministro ohia eta nazioarteko harremanetan aditua eta Ander Caballero Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko idazkari nagusia elkarrizketatuko dituzte.
-
"El rearme de Europa"
Europa berrarmatzea izango dute ardatz gaur gauean "Teleberri"ren ostean ETB2n emango den "El Rearme de Europa" albistegi berezian. Alde batetik, Europak hartutako erabakia aztertuko dute eta ordena mundial berria nola geratzen den errepasatu. Beste alde batetik, industria eta ekonomiaren ikuspuntua ere mahai gainean izango dugu eta, nola ez, eztabaida honek sortzen duen dilema etikoa.
Honetaz guztiak mintzatzeko, Arancha González Laya Atzerri ministro ohia eta nazioarteko harremanetan aditua eta Ander Caballero Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko idazkari nagusia elkarrizketatuko dituzte. Analisirako mahaian, berriz, Eva Silván, Juanjo Alvarez eta Nahia Sanzo izango dituzte, besteak beste. Halaber, Mikel Reparaz EITBko albistegietako Nazioarteko buruak parte hartuko du. Programa Juan Carlos Etxeberriak aurkeztuko du, 22:00etatik 23:00etara, ETB2n eta eitb.eus-en.

Juan Carlos Etxeberria