Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

PRIMERAN

"Ardi Beltzak" saioaren bigarren denboraldiaren estreinaldia, EITBren PRIMERAN plataforman

EITB

Xabin Fernandez Zubeldiak gidatuta, gizartean lekuz kanpo sentitu diren pertsonen testigantzak izango dira, beste behin, ardatza. Zortzi atal izango dira eta, oraingoan, zatika emango dira.

  • Xabin Fernandez Zubeldia

    Xabin Fernandez Zubeldia

PRIMERAN EITBren doako euskal streaming plataforman ikusgai dugu jada "Ardi Beltzak" saioaren bigarren denboraldia. Oraingoan ere, hainbat arrazoirengatik lekuz kanpo sentitu izan diren pertsonen testigantzak izango dituzte erdigunean, Xabin Fernandez Zubeldiak gidatuta. Izan ere, ardi beltza sentitu izan da Xabin bera ere hainbatetan.

Aurrekoan bezala, bertatik bertara ezagutuko ditugu sei protagonistak; baina, zatika. Hala, hiruko bi taldetan banatu dituzte atalak eta, beraz, bi elkarketa izango ditu denboraldiak (birritan elkartuko dute artaldea).

Ezinbestean gara Ardi Beltzak premisapean, ezaugarri fisiko baten ondorioz lekuz kanpo sentitu izan diren hiru lagunen atalak emango dira martxoaren 14tik aurrera. Lara Zapirainek akondroplasiari buruz hitz egingo du; Martin Perezek gurpil aulkian ibili behar du bizkarrezur bifidoaren ondorioz; eta Palmira Dualek, berriz, ijitoek bizi duten bazterkeriari buruz hitz egingo du. Martxoaren 21ean artaldea bilduko da, aterpean. Hiru protagonistak Xabinekin eseriko dira, artile beltzez egindako besaulkietan, eta euren sentipenen berri emango diote elkarri.

Astebeteren buruan, hilaren 28tik aurrera, azken hiru testigantzak ikusteko aukera izango da. Kasu horretan, isilean eta bakardadean igaro behar izan dituzte ezberdin sentiarazi dituzten ezaugarri edo arazo horiek: Ardi Beltzak gara, nahiz eta zuk ez jakin. Nortasunaren Mugako Nahasmenduari buruz hitz egingo du Mattin Garikanok; Blanka Bertiz, bestalde, bizitzan zehar bere sexualitateagatik pairatu duenari buruz arituko da; eta Unai Garmak jokoarekiko mendekotasuna jorratuko du. Azken horien elkarketa ikusteko, apirilaren 4ra arte itxaron beharko dugu. Orduan, belardi nafar baten bueltan ikusiko ditugu artaldearen aulki iletsuak.

c

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB
  • kargatzen