Itxi

EITB TALDEA

EITB Albistegiak

Adinekoen zaintza ardatz hartuta, ETBko albistegiak Usurbilgo Egurtzegi egoitzatik egingo dira asteazkenean

EITB Media

Erabat berritzaileak diren bizikidetza-etxeguneetako bizimodua erakutsiko digute Xabier Usabiagak eta Africa Baetak bertako bizilagunen bitartez. Halaber, egoitza batera joan aurretik dauden bestelako zaintza eredu batzuk ere ezagutzera emango dituzte "Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegietan.

  • Xabier Usabiaga erreportajea grabatzen Egurtzegi egoitzan. Irudia: EITB Media

    Xabier Usabiaga erreportajea grabatzen Egurtzegi egoitzan. Irudia: EITB Media

Urte gutxi barru, 70 urtetik gorako pertsonak gehiago izango dira 14 urtez azpikoak baino. Datu horiei erreparatuta, ETBko albistegiek emanaldi berezia egingo dute asteazken eguerdian Usurbilgo Egurtzegiko bizikidetza-etxeguneetatik, gure gizartean adinekoen zaintzak duen garrantzia aztertzeko. Egurtzegi etxea mendekotasuna duten edadetuen arretan mugarria da erakundeen esanetan; orain arte ezagutu ditugun erresidentzia edo egoitzekin hautsi nahi duen eredua da. Bertan bizi diren pertsonen eskutik erakutsiko digute Xabier Usabiaga eta Africa Baeta "Gaur Egun" eta "Teleberri"ko aurkezleek hango bizimodua nolakoa den. 

Bestalde, egoitza batera iritsi aurretik dauden bestelako zainketa eredu batzuk ere ezagutuko ditu ETBko albistegietako lantaldeak, hainbat kasuren bitartez. Halaber, gaiaren gaineko hausnarketa egingo dute adituen eskutik, zaintzei buruzko zifrak bilduko dituzte, eta mundura ere begiratuko dute, EITBko korrespontsalen laguntzari esker.

Africa Baeta eta Xabier Usabiaga Egurtzegiko bi bizilagunekin

Africa Baeta eta Xabier Usabiaga, Egurtzegiko bi bizilagunekin

  • Harpidetu Newsletterrean!

    Harpidetu Newsletterrean!

    Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.