Itxi

EITB TALDEA

Hauteskundeak 2012

eitb.comek 100.000 erabiltzaile bakarretik gora, hauteskunde egunean

Erredakzioa

Milioi bat orrialde ikusi baino gehiago eskaini zituen EITB taldeko webguneak. Edukirik bisitatuenak zuzeneko jarraipenak eta herriz-herriko emaitzak izan ziren.

  • Iñigo Urkullu EAJren garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

    Iñigo Urkullu EAJren garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

eitb.com  EITB taldeko webguneak 100.00 erabiltzaile bakar baino gehiago izan zituen urriaren 21ean, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen egunean. Gainera, milioitik gora izan ziren ikusitako orrialdeak, herriz-herriko emaitzak eta zuzeneko emankizunak bereziki.

 

Interneteko audientzia neurtzen duen Nielsen online enpresaren arabera, guztira 101.524 nabigatzaile bakar erregistratu ziren, eta 1.276.415 orrialde ikusi ziren. Bisitaldi bakoitzeko iraupena 26:33 minutu izan zen eta bisitari bakoitzak 10 orrialde ikusi zituen, bataz beste.

Hauteskunde emaitzen bilatzaileak sortu zuen interes gehien erabiltzaileen artean. Izan ere, emaitza orokorrak, lurraldez lurralde eta herriz herri kontsultatzeko, 421.881 orri ikusi ziren.


Guztien artean hauek dira euskaraz gehien ikusitako emaitzak:


Emaitzak hauteskundeak Gipuzkoa

Emaitzak hauteskundeak Donostia

Emaitzak hauteskundeak Araba

Emaitzak hauteskundeak Zarautz

Emaitzak huteskundeak Bizkaia

Emaitzak hauteskundeak Gasteiz

Emaitzak hauteskundeak Ondarroa

Emaitzak hauteskundeak Hernani

Emaitzak hauteskundeak Eibar

Emaitzak hauteskundeak Bilbo


Gainontzeko edukien artean, hauek izan ziren jendearen arreta gehien erakarri zutenak: Hauteskunde eguna zein hauteskunde gaua minutuz minutu kontaturik (100.000 orrialde ikusi), ETB zuzenean ikusteko seinalea, ETBsateko webgunea zein Hauteskundeetako webgune berezia  (65.000 orrialde), eta Euskadi Irratia zein Radio Euskadi online entzuteko aukerak (12.000 orrialde).

ETB, lider hauteskunde gauean

Bestalde, ETB lider izan zen atzo hauteskunde gauerako prestatu zituen saio bereziekin. 19:30ean hasi ziren hauteskunde albistegiekin 1.235.000 lagunek egin zuten bat gaueko uneren batean, TN Sofres audientzia neurtzen duen enpresak emandako datuen arabera.