EITB TALDEA
Sariak
Bi Argia sari EITBrentzat: "baDA!bil" podcastarentzat eta "EITB Kultura" telebista saioarentzat
EITB
Ostiral honetan banatu dituzte Argia sariak Atxabal jatetxeko urteroko hitzorduan.
-
Argia Sariak 2025. Argazkia: ARGIA
Euskarazko Komunikazioaren 2025eko Argia sarietako bi egokitu zaizkio aurten EITBri, "baDA!bil" podcasta eta "EITB Kultura" telebista-saioa saritu baitituzte.
Alde batetik, "baDA!bil" podcastak jaso du Entzunezko Saria. Durangoko Azokaren bueltan jaiotako ekimena da "baDA!bil", eta horren aitzakian euskal kulturaz gogoeta egitea da helburua. Bi denboraldi ditu dagoeneko EITBPodkast atarian, Amets Aranguren kazetari eta musikariak aurkezturik. EITBk eta Durangoko Azokak elkarlanean sustatutako lana da "baDA!bil", eta Hiru Damatxok ekoitzi du.
Bestetik, Berde Produkzioak-ek ekoitzitako "EITB Kutura" saioari egokitu zaio aurtengo Ikus-entzunezkoen Argia saria. Euskal Telebistako asteroko magazinak kulturaren nobedade, joera eta barrunbeak disfrutatzera gonbidatzen gaitu.
Hain zuzen ere, ostiral honetan (urtarrilak 31) izan da ekitaldia, Usurbilgo Atxega jatetxean, eta euskal kulturako ordezkaritza zabalak hartu du parte bertan.