Itxi

EITB TALDEA

CIES audientzia

EITBko irrati taldeak lidergoari eusten dio 516.000 entzulerekin

eitb media

EITB Taldeak Euskadin duen lidergo komunikatiboa berresten du, egunero, astelehenetik ostiralera, irratian eta telebistan 1.089.000 ikus-entzule eta entzule baititu.

  • EITB taldeko irratiak

    EITB taldeko irratiak

EITBko irratiek lidergoari eusten diote argitaratu berri diren CIES ikerketaren urteko amaiera datuen arabera. Radio Euskadik, Euskadi Irratiak, Radio Vitoriak, Gazteak eta EITB Musikak 516.000 entzule lortu dituzte, astelehenetik ostiralera, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, eta % 4 hazi dira iazko urteko itxieraren emaitzarekin alderatuta. Hain zuzen ere, 19.000 entzule irabazi dituzte.

Radio Euskadik bere zifra onei eutsi die, eta 189.000 entzule ditu, batez beste, astelehenetik ostiralera. Radio Vitoriak, berriz, 28.000 entzule ditu urtean, batez beste.

Euskadi Irratiari dagokionez, Gipuzkoan liderra da, 150.000 entzule baino gehiago ditu berriro ere. Hain zuzen ere, 153.000 entzule, astelehenetik ostiralera, eta % 6,3 hazi da 2023ko itxierarekin alderatuta. Gazteak ere datu nabarmena lortu du: 116.000 entzule ditu, iaz baino % 9,4 gehiago. EITB Musikak 30.000 entzule ditu eta bere audientzia sendoari eusten dio.

EITB Taldeak milioi bat ikus-entzule eta entzule baino gehiago ditu egunero

EITB Taldeak Euskadin duen lidergo komunikatiboa berresten du, egunero, astelehenetik ostiralera, irratian eta telebistan 1.089.000 ikus-entzule eta entzule baititu. ETBri dagokionez, bere kanal guztiek 630.000 ikus-entzuleko audientzia dute.