Itxi

EITB TALDEA

Audientziak

367.000 entzule izan ditu EITBren irrati taldeak, EGMren urteko azken emaitzen arabera

EITB Media

Nabarmentzekoa Radio Euskadik lortutako datua: 179.000 entzule Euskadin eta eragin esparruan; 103.000 entzule eskuratu ditu Euskadi Irratiak; 65.000, Gazteak; 24.000, Radio Vitoriak eta 23.000, EITB Musikak. Eskerrik asko, entzuleok!

  • Abenduaren 10ean eman dira ezagutzera EGMren urteko azken neurketaren datuak

    Abenduaren 10ean eman dira ezagutzera EGMren urteko azken neurketaren datuak

EITBren irrati taldeak (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea eta EITB Musika), oro har, 367.000 entzuleko audientzia du astelehenetik ostiralera bitartean, EAEn eta eragin esparruan, astearte honetan, abenduaren 10ean, ezagutzera eman den EGM Estudio General de Mediosen urteko azken neurketaren arabera. 

Nabarmentzekoa da Radio Euskadik hirugarren neurtaldian lortutako emaitza: 179.000 entzule Euskadin eta eragin esparruan, eta % 20,1eko igoera iazko aldi berarekin alderatuta. 

Urteko batez bestekoan, berriz, Euskadi Irratiak ehun mila entzuleen langa gainditu du; 103.000 entzule eskuratu ditu, hain zuzen ere. 

Neurketa horretan, halaber, Gaztea irratiak 65.000 ditu aste barruan EGMren arabera, eta EITB Musikarekin 23.000 entzulek egiten dute bat. 

Radio Vitoriak, azkenik, batez besteko 24.000 entzulerekin itxi du urtea. 

Eskerrik asko, entzuleok!