Itxi

EITB TALDEA

Saria

The International Format Awards sari entzutetsua eskuratu du "Itsatsita" EITBren fikzio musikalak Cannesen

EITB Media

Multiplataformako formatu onenaren golardoa eskuratu du EITBk eta Pausokak batera ekoitzitako lanak MIPCOM ikus-entzunezko edukien munduko azokarik garrantzitsuena hasi aurretik egindako ekitaldian. Hain zuzen ere, ostiralean estreinatuko da PRIMERAN plataforman "Itsatsita Berriz".

  • Joselu Blanco (EITB) eta Xabier Zabaleta (Pausoka), sariarekin

    Joselu Blanco (EITB) eta Xabier Zabaleta (Pausoka), sariarekin

Euskal ikus-entzunezkoen ekoizpenak ospe handiko unea bizi du nazioarte mailan; "Itsatsita" formatua, EITBk eta Pausokak batera ekoitzita, The International Format Awards sari ospetsua eskuratu du Multi-Platform kategorian. Irabazleak atzo (urriak 20) iragarri zituzten Cannesen, MIPCOM 2024 azokaren atarian, eta Joselu Blanco ETBko Programazio zuzendariak jaso zuen garaikurra. Aitortza horrek Euskadin sortutako edukien kalitatea eta berrikuntza maila erakusten du, eta EITBk abangoardiako ikus-entzunezko formatuen sorkuntzan erreferente gisa duen posizioa indartzen du. 

Cannesen lortutakoa bigarren saria da "Itsatsita" ekoizpenarentzat, maiatzean Prix CIRCOM Regional nazioarteko jaialdian eskuratutakoaren ostean. 

Arrakastaren ildoari jarraituz, Donostia Zinemaldian egin zen bigarren zatiaren aurrestreinaldi handia EITB Galan eta ostiral honetan bertan (urriak 25) estreinatuko da PRIMERAN plataforman "Itsatsita Berriz". Jon Plazaola eta Leire Martinez dira protagonistak, auto batean harremanak izan bitartean kateatuta geratuko den 40 urte inguruko bikotearen paperean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB Taldea