Itxi

EITB TALDEA

EITB euskal kirolarekin

EA Sports Ligako Alaves-Valladolid partida, ostiralean, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Lehen Mailako futbolarekin EITBn izango dugun bigarren hitzorduaren berri emateko ekitaldia egin da asteazken eguerdian Mendizorrotzako estadioan, EITBko Kirol zuzendaritzaren eta talde babazorroaren ordezkariekin.

1:05
Laguardia, Guevara, Urkiola, Ibañez eta Guridi

Lehen Mailako futbola bere eskaintzara batzeko EITBk egin duen apustuaren barruan, ostiral honetan (urriak 18), Alavesek Valladoliden aurka Mendizorrotzan jokatuko duen norgehiagoka ETB1en eta eitb.eus-en eskainiko da zuzenean 21:00etatik aurrera. Sports Ligako 10. jardunaldiko partidaren kontakizuna Naxari Altunak eta Juanan Larrañagak egingo dute. 

Denboraldi honetan EITBn Lehen Mailako futbolarekin euskaraz gozatzeko bigarren hitzordua izango da ostiral honetakoa. Neurketaren nondik norakoak azaltzeko ekitaldia egin da asteazken eguerdian, Mendizorrotzako estadioan. Bertan izan dira Joseba Urkiola eta Amane Ibañez EITB Mediako Kirol zuzendaria eta zuzendariordea, hurrenez hurren; Victor Laguardia Alaveseko enbaxadore eta Idazkaritza Teknikoaren laguntzailea, eta Jon Guridi eta Ander Guevara jokalariak.