EITB TALDEA
EITB euskal kirolarekin
EA Sports Ligako Alaves-Valladolid partida, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB Media
Lehen Mailako futbolarekin EITBn izango dugun bigarren hitzorduaren berri emateko ekitaldia egin da asteazken eguerdian Mendizorrotzako estadioan, EITBko Kirol zuzendaritzaren eta talde babazorroaren ordezkariekin.
-
Ostiraleko partidaren aurkezpeneko argazkia
Lehen Mailako futbola eskaintzara batzeko EITBk egin duen apustuaren barruan, ostiral honetan (urriak 18), Alavesek Valladoliden aurka Mendizorrotzan jokatuko duen norgehiagoka ETB1en eta eitb.eus-en emango da zuzenean, 21:00etatik aurrera. EA Sports Ligako 10. jardunaldiko partidaren kontakizuna Naxari Altunak eta Juanan Larrañagak egingo dute.
Denboraldi honetan EITBn Lehen Mailako futbolarekin euskaraz gozatzeko bigarren hitzordua izango da ostiral honetakoa. Neurketaren nondik norakoak azaltzeko ekitaldia egin da asteazken eguerdian, Mendizorrotzako estadioan. Bertan izan dira Joseba Urkiola eta Amane Ibañez EITB Mediako Kirol zuzendaria eta zuzendariordea, hurrenez hurren; Victor Laguardia Alaveseko enbaxadore eta Idazkaritza Teknikoaren laguntzailea, eta Jon Guridi eta Ander Guevara jokalariak.