Itxi

EITB TALDEA

Gure zinemarik onena

PRIMERAN plataformak urteko euskal filmik arrakastatsuena estreinatu du: 'Irati'

EITB MEDIA

Paul Urkijok zuzenduta, Eneko Sagardoy, Edurne Azkarate, Itziar Ituño eta Nagore Aranburu ditugu protagonista nagusiak. EITBren parte-hartzea du, eta 2023an diru-bilketa handiena lortu zuen euskal ekoizpena da.

0:20

Hilabeteotan zehar euskal zinema onenaren ekoizopen arrakastatsuenak estreinatu ditu PRIMERANek, euskaraz; eta, aste honetan gure zinema onenarekin datorkigu: hemen dugu Irati, urteko euskal filmik arrakastatsuena.

Paul Urkijok zuzenduta, Eneko Sagardoy, Edurne Azkarate, Itziar Ituño eta Nagore Aranburu ditugu protagonista nagusiak, eta EITBren parte-hartzea du. 2023an diru-bilketa handiena lortu zuen euskal ekoizpena da. Hain zuzen ere, joan den irailaren 24an Donostia Zinemaldiko Euskal Zinemaren Gala Handian euskal film arrakastatsuenaren saria jaso zuen lanak, Euskadiko Zinema Aretoen Elkartearen eskutik, euskal zinemagintzari egindako ekarpenagatik. Ez zen hori izan Irati filmak jaso zuen sari bakarra. Izan ere, Edurne Azkaratek Euskal Aktoreen Batasunak ematen duen Bultzada saria jaso zuen pelikulan egindako lanarengatik. Goya sarietan, berriz, bost izendapen lortu zituen Urkijoren lanak, eta Sitgeseko jaialdian publikoaren saria eta efektu berezi onenen saria eskuratu zituen.

VIII. mendea. Kristautasuna Europan zehar hedatu da sinesmen paganoak desagertzen diren bitartean. Pirinioak zeharkatuz, Karlomagnoren armadak egindako erasoaren aurrean, haraneko buruzagiak antzinako jainkosa bati laguntza eskatzen dio. Odolezko itun baten bidez, etsaia garaituko du trukean bere bizitza emanez, baina, lehenago, bere seme Eneko behartuko du bere herria aro berrian babestu eta gidatuko duela agintzera. Urte batzuk geroago, Enekok promes horri ekingo dio misio batekin: Karlomagnoren altxorraren ondoan modu paganoan lurperatutako aitaren gorpua berreskuratzea. Kristau fedea izan arren, Iratiren laguntza beharko du, inguruko pagano misteriotsua. Bi gazteak baso arraro eta babesgabe batean sartuko dira, non izena duen guztia baden.

Primeran streaming plataforma doakoa da. Askotariko edukiak eskaintzen ditu, baita esklusiboak ere; eta nahikoa da erregistratzea horiekin guztiekin gozatzeko.