Itxi

EITB TALDEA

Aliantza

EITBren Bilboko egoitzak ateak irekiko ditu asteburu honetan OPEN jaialdiaren barruan

EITB MEDIA

Arkitekturen Jaialdia lelopean ospatuko den zortzigarren edizioan Bilboko 72 eraikin ikusteko aukera izango dute herritarrek. Gure egoitzako bisiten ordutegia 10:00-12:00 eta 16:00-18:00 izango da.

  • EITBren Bilboko egoitza

    EITBren Bilboko egoitza

OPEN Bilboko eta Bizkaiko ate irekien jaialdirik handienarekin elkarlanean jarraitzen du EITBk. Horregatik, larunbatean eta igandean gure Bilboko egoitza bisitatzeko aukera izango da, goizez zein arratsaldez, ordutegi honetan: 10:00-12:00 eta 16:00-18:00. Bisiten argazkiak EITB Taldea atarian argitaratuko dira ondoren.

Zortzigarren ediziora iritsi den ekimenak, gainera, herritarrei eta sektoreko profesionalei zuzendutako programazio zabalagoa eskainiko du, arkitektura planteatu, bizi eta lantzeko moduen ezagutza-bide berriak irekitzeko asmoz.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bilbo
  • Bizkaia
  • EITB