Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Aitortza

Laiak LGTBIQ+ saria jaso du "Go!azen" telesailak Tafallan

EITB MEDIA

11 denboralditan LGTBIQ+ kolektiboko pertsonen errealitatea eta, oro har, aniztasuna ikusarazteko egindako lanagatik saritu dute "Go!azen".

  • Gorka Garcia saria jasotzen, "Go!azen"eko hainbat aktore lagun dituela

    Gorka Garcia saria jasotzen, "Go!azen"eko hainbat aktore lagun dituela

Nafarroako LGTBIQ+ Laiak zona media elkarteak bere sari ezagunen bosgarren urteurrena ospatu du ostiral honetan, urriak 4. Elkarteak urtero saritzen ditu LGTBIQ+ kolektiboko pertsonen eskubideen eta aniztasunaren alde lan egin duten talde eta pertsonak.

Aurten, sari nazionala EITBren "Go!azen" gazteentzako telesail musikalarentzat izan da, 11 denboraldietan LGTBIQ+ kolektiboko pertsonen errealitatea eta, oro har, aniztasuna, ikusarazteko egin duten lanagatik. Saria Gorka Garcia ETBko Arte eta Entretenimendu zuzendariak eta telesaileko hainbat artzezlek jaso dute: Julen Taboada (Joritz), Kimetz Etxabe (Gontzal), Ander Ayerza (Bosko), Nerea Arriola (Maitane) eta Garazi Urkola (Oihane).

Nafarroako saria Euforia elkarteko Brigida Gomezek jaso du, trans errealitatea lantzen duen kolektiboak; eta Tokiko saria, berriz, Goizeder Juango Tafallako Udaleko Berdintasun zinegotziak. Gainera, aurten aipamen berezia emango zaio Asier Marcoren erraldoi eta buruhandien konpartsari, hau ere Tafallakoa, joan den udako emanaldian aniztasuna ikusarazteko egindako lanagatik, Mendillorriko Maruxas djs eta dragekin batera.

Gala Tafalla Kulturgunean izan da, umorez, musikaz, dibertsioaz eta kulturaz betetako ekitaldia. Aurten, besteak beste, Donatella Mani drag artistak, Maren artistak eta Lucia Ayestaran abeslariak parte hartu dute.