Itxi

EITB TALDEA

EITB euskal kirolarekin

Lehen Mailako futbola EITBra itzuliko da irailaren 16an, Rayo Vallecano-Osasuna partidarekin

EITB MEDIA

Goi mailako futbolaren erakusleiho izango da EITB 2024-25 denboraldian, EA Sports Ligan euskal taldeek astelehenetan jokatuko dituzten norgehiagokak zuzenean eskainiko baitira, ETB1en eta eitb.eus-en. Irailaren 16an da lehena, Oier Sanjurjo eta Jon Elortzaren kontakizunarekin 21:00etatik aurrera.

1:26

Lehen Mailako futbola bueltan da EITBn, bi hamarkadaren buruan. Izan ere, 2024-25 denboraldian, Sports Ligako euskal taldeek astelehenetan jokatuko dituzten partidak zuzenean emango dira ETB1en eta eitb.eus-en. Datorren astelehenean, irailaren 16an, izango dugu lehen hitzordua, Rayo Vallecano-Osasuna norgehiagokarekin, eta Oier Sanjurjok eta Jon Elortzak egingo dute kontakizuna, 21:00etan hasita.

Futbola eskaintzara batzeko EITBk egin duen apustuaren berri eman eta asteleheneko norgehiagokaren nondik norakoak azaltzeko ekitaldia egin da asteazken honetan (irailak 11), Iruñeko Sadar futbol zelaian. Bertan izan dira Joseba Urkiola eta Amane Ibañez EITB Mediako Kirol zuzendaria eta zuzendariordea, hurrenez hurren. Haiekin batera, aurkezpenean parte hartu dute Osasuna taldeko Aitor Fernández eta Unai García jokalariek.

Joseba Urkiola

Joseba Urkiola

Amane Ibañez

Amane Ibañez

'Gure taldeak, gure etxean!'

'Gure taldeak, gure etxean!'

Denboraldi honetan, Lehen Mailako futbolaz euskaraz gozatzeko aukera izango dugu hilabetero.