Itxi

EITB TALDEA

FesTVal 2024

FORTA eta CIRCOM Regional erakundeak saritu ditu EITBk FesTVal jaialdian

EITB MEDIA

Halaber, EITBko "Porno Belaunaldia" eta "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioek ere sari bana jaso dute Gasteizko FesTVal jaialdiko itxiera galan.

  • Fernando Ojea (CIRCOM) eta Raquel Fuertes (FORTA), Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusiarekin

    Fernando Ojea (CIRCOM) eta Raquel Fuertes (FORTA), Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusiarekin

EITBk bi sari eman ditu Gasteizko FesTVal jaialdiaren XVI. edizioan. Alde batetik, FORTAk, Irrati eta Telebista Autonomikoen Erakundeen Federazioak, 35. urteurrenean egindako lan oparoa aitortu da, horren kide diren erakundeak, edukien trukean, koordinatzeagatik eta laguntzeagatik, eta, horrela, zerbitzu integrala emateagatik. Bestalde, eskualdeko ikus-entzunezko hedabide publikoen arloan lan egiten duen CIRCOM Regional elkartea saritu da, 40 urte baitaramatza kongresuak antolatzen.

Testuinguru horretan, EITBko "Porno Belaunaldia" eta "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioek ere sari bana jaso dute Gasteizko telebista jaialdiaren amaiera ekitaldian, irailaren 7an. Zehazki, "Porno Belaunaldia" dokumental sailak (EITB/Shine Iberia) jaso du saria, nerabeen, sexuaren eta pornografiaren arteko egungo lotura argi erakusteagatik, eta, aldi berean, gai horri modu konprometitu, ausart eta serioan heltzeagatik, ikusleari horren inguruan gogoeta eginaraziz.

'Porno Belaunaldia'ko lantaldea saria jasotzen

'Porno Belaunaldia'ko lantaldea saria jasotzen

Era berean, Joseba Arguiñanok aurkeztutako "Joseba Arguiñano Sukalerrian" (EITB/Digital Audiovisuales) saioa saritu dute, Euskal Herriko gastronomiaz gozatzeko beste modu bat ematen duen sukaldaritza programa sortzeko gaitasunagatik. Komunikatzaile gisa Joseba Arguiñanoren lana azpimarratu dute, "publikoarekin bat egin eta sukaldaritza sukalde barrutik kontatzeko duen gaitasuna" balioan jarrita.

Joseba Arguiñanori aitak, Karlosek, eman zion saria

Joseba Arguiñanori aitak, Karlosek, eman zion saria

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista