Itxi

EITB TALDEA

2024ko FesTVal jaialdia

MAKUSIrekin hitzordua asteazkenean, Gasteizen: haurrentzako jarduerak eta Potx eta Lotx pailazoen ikuskizuna

EITB MEDIA

Plaza Berrian egongo da MAKUSI gunea: 11:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik 19:30era. 17:00etan hasiko da Potx eta Lotxen emanaldia. Aukera paregabea da haur eta gazteei zuzendutako euskarazko ikus-entzunezko edukien eskaintza zabalena duen unibertso digitalean murgildu eta plataforma ezagutzeko.

  • MAKUSIko Potx eta Lotx

    MAKUSIko Potx eta Lotx

MAKUSI, haur eta gazteentzako euskarazko EITBren ekosistema eta plataforma digitala, Gasteizko FesTVal jaialdiaren XVI. edizioan izango da asteazken honetan, irailak 4. Egun osoan zehar, ekintza dibertigarriz betetako festa eta Potx eta Lotx pailazoen emanaldia izango dira. Etxeko txikienek MAKUSI Txokoan izango dute gozatzeko eta primeran pasatzeko aukera, Plaza Berrian, 11:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik 19:30era. Halaber, unibertso horretako pailazo maitagarrienen emanaldia 17:00etan izango da, Plaza Berriko agertoki nagusian.

Irailaren 6an hasita, denboraldi berria abiatuko du. Hemen egitaraua:

MAKUSI

MAKUSIren ikasturte berria

MAKUSI plataforma eskura dago Android TV eta Fire TV sistemetan, baita LG eta Samsung telebista marketan ere. Gainera, hbbTV zerbitzuko menuaren diseinua gaurkotu da, EITBren produktu digital guztiak botoi gorria sakatuta eskura izateko. Webgunean, sakelekoetan eta tabletetan ere izango da eskuragarri (aplikazioa Google Playn eta App Storen bitartez jaitsita).