Itxi

EITB TALDEA

EITB, Euskal Zinemarekin

'Marco' filma, EITBren parte-hartzea duena, Veneziako Nazioarteko Zinema Jaialdian estreinatuko da ostiralean

EITB MEDIA

Aitor Arregi eta Jon Garaño zuzendarien azken pelikula Orizzonti sailean izango da lehian. Lehen aldiz, EITBren parte-hartzea duen film bat lehiatuko da nazioarteko zinema-jaialdi entzutetsuaren sail horretan.

  • Eduard Fernandez aktorea da protagonista

    Eduard Fernandez aktorea da protagonista

Euskal zinemak arrakasta eta nazioarteko proiekzioa batzen jarraitzen du, oraingo honetan Marco Aitor Arregi eta Jon Garañoren film berriaren eskutik. EITBren parte-hartzea duen pelikula ostiral honetan, abuztuak 30, estreinatuko da Veneziako Zinema Jaialdiaren 81. edizioan. Lanaren mundu mailako estreinaldia Orizzonti sailean izango da, 18 film luzerekin lehian. Lehen aldiz EITBren parte-hartzea duen pelikula bat lehiatuko da nazioarteko zinemaldi jaialdi entzutetsuaren sail horretan.

Javier Cercas idazlearen El impostor liburuaren egokitzapena da Marco, eta benetako gertakarietan oinarrituta dago. Eduard Fernandez aktore katalanak CNT sindikatuko buru Enric Marco Batllerena egin du, mundu osoari nazien kontzentrazio-esparru batean preso egon zela sinetsarazi zion gizonarena, alegia. Nathalie Poza, Chani Martín, Sonia Almarcha, Fermi Reixach, Julia Molins, Vicente Vergara eta Jordi Rico aktoreek osatzen dute aktore taldea eta, besteak beste, Moriarti eta Irusoin euskal ekoiztetxeen eskutik dator filma.

Filmeko lantaldeaz gain, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Vanesa Fernandez EITBko Kultura eta Euskara zuzendaria izango dira Veneziako hitzorduan. Hala, EITBk Euskadin egiten diren ikus-entzunezko lanak eta edukiak nazioartean ere sustatzeko eta ikusarazteko konpromisoa berretsi nahi izan du beste behin.


FITXA TEKNIKOA:

Marco

Enric Marco inoiz existitu ez zen deportatua izan zen, iritzi publikoaren eta familiaren aurrean imajinatzen zaila zen gezur bati eusteko gai izan zen gizona: nazien kontzentrazio-esparru batean preso hartu zutela. Karismatikoa eta sinesgarria, Marco Holokaustoaren Biktimen Espainiako Elkarteko presidente izatera iritsi zen, eta bertan, bere ustezko ausardiagatik eta sufrimenduagatik nabarmendu zen. Egun batean, historialari batek haren kontakizuna erabat faltsua dela jakitera eman arte.

2024 · Film luzea · 102 min

2024ko Veneziako Nazioarteko Zinemaldian estreinaldia

Ekoiztetxeak: Moriarti · Irusoin · Atresmedia · La Verdad Inventada
Zuzendaritza: Aitor Arregi · Jon Garaño 
Gidoia: Aitor Arregi · Jon Garaño · Jorge Gil Munarriz · Jose Mari Goenaga
Musika: Aranzazu Calleja
Argazki zuzendaritza: Javi Agirre Erauso
Ekoizpen zuzendaritza: Ander Sistiaga
Zuzendari laguntzailea: Telmo Esnal
Muntaia: Maialen Sarasua Oliden
Zuzeneko soinua: Alazne Ameztoy
Soinu edizioa: Andrea Sáenz Pereiro
Soinu nahasketak: Xanti Salvador
Arte zuzendaritza: Mikel Serrano
Makillajea: Karmele Soler
Ile-apainketa: Sergio Pérez Berbel
Fx makillajea: Nacho Díaz
Jantzitegi diseinua: Saioa Lara
Produkzioa: Xabier Berzosa · Ander Barinaga-Rementeria · Ander Sagardoy · Gemma Vidal
Produkzioa Ejekutiboa: Fernando Larrondo · Jaime Ortiz de Artiñano
Antzezleak: Eduard Fernández, Nathalie Poza, Chani Martín, Jordi Rico, Sonia Almarcha, Fermí Reixach, Iñigo de la Iglesia, Julia Molins

Euskal Zinema