Itxi

EITB TALDEA

Faltzesko entzierroak

Faltzesko entzierroen emozio guztia zuzenean, EITBn, abuztuaren 11tik 18ra

Amaiur Elizarik aurkeztutako saioak gonbidatuak izango ditu eta erreportajeak eskainiko ditu goizero ETB2n.

  • Faltzesko entzierroak / Encierros de Falces

    Faltzesko entzierroak / Encierros de Falces

Nafarroako Faltzes herriko entzierro entzutetsuak zuzenean ikusgai izango dira abuztuaren 11tik 18ra bitartean ETB2n eta eitb.eus-en.  Amaiur Elizari aurkezle nafarrak gidatuko du egunero saioa 08:30ean hasita. Entzierroaren emanaldiaz gainera, egunero, erreportaje, adituen iritzi eta beste hainbat gonbidaturekin solasaldiak izango ditu saioak. 

 Urtero ehunka lagun biltzen da Faltzesko jaietan Piloneko entzierroak ikustera. Faltzesen egiten duten 800 metroko lasterketa bitxia dira, eta aldapan beherako ibilbide estu eta malkartsuan egiten da. Alde batean, mendiko horma dago, eta, bestean, sakana. Entzierroaren ibilbidea jarraitzearekin bat, goizero jaietan izango den giroa bilduko du ETBko tarteak Anabel Arraiza, Iñaki Ainciburu eta Itxaro Zubillaga erreportarien eskutik.