EITB TALDEA
Gaztea Gaua
Tatta eta Süne, Gaztearen eskutik, Bilboko Aste Nagusian
EITB Media
Abuztuaren 22an izango dira kontzertuak, Europa Parkean.
-
Süne
Gazteak babestutako hiru kontzertu izango dira uda honetan Gasteizko eta Bilboko jaietan.
Esne Beltzak eta ZETAKek Gasteizko Foru Plazan emandako kontzertu gogoangarrien ostean, Bilbon dugu hitzordua.
Gaztea Gauaren hirugarren zita abuztuaren 22an izango da, Bilboko Aste Nagusian. Egun horretan Europa Parkera hurbiltzen direnek Tattaren kantuekin dantzatu ahal izango du. Tattak Martin albuma aurkeztu berri du Densorekin batera. Bertan, genero desberdinak aztertzen dituzte, eta artista desberdinekin eta Etxepe kolektiboarekin elkarlanean aritzen dira.
Bilboko eszenatokian Süne izango dute lagun, Josune Arakistain Huntzako abeslari eta trikilariaren bakarkako debuteko izen artistikoa, bere lehenengo diskoa Lau korapilo kaleratu berri baitu.