Itxi

EITB TALDEA

Sanferminak 2024

Txupinazoaren eta entzierroen emozio guztia, EITBren sanferminetako programazio betean

EITB MEDIA

Entzierroa eta txupinazoa euskaraz izango ditugu zuzen-zuzenean, ETB1en, eitb.eus-en eta Euskadi Irratian. Radio Euskadik eta Radio Vitoriak ere jaien hasiera eta entzierroak egunero eskainiko dituzte zuzenean.

0:00

Larunbat honetan Iruñean eztanda egingo duten emozio eta giroa hurbiltzeko ahalegin berezia egingo du EITBk bai lantalde eta baita teknika aldetik ere. Txupinazoaren zuzeneko emanaldiarekin hasita, entzierroekin jarraituz, eguneroko jarraipena egingo diete EITBko hedabide guztiek San Fermin jai ospetsuei.

Goizero, "Entzierroa" saio berezian, Iruñeko Alde Zaharreko kaleak zeharkatuko dituen emozioz beteriko lasterketa eskainiko da ETB1en eta eitb.eus-en, 07:45etik aurrera. RTVEkin lortutako elkarlan hitzarmena dela-medio, hirugarren urtez entzierroen emozio guztia telebistaz jarraitu ahal izango da, zuzenean, Iban Garatek gidatuko duen saioan. Horretarako, hainbat gonbidatu eta aditurekin ariko da solasean Iban entzierroen inguruan. Horrez gain, programan, aurten ere lau erreportari nafar izango dira: Anabel Arraiza, Iñigo Ziganda, Iñaki Ainciburu eta Albina Stardust.

Iban Garate

Iban Garate

EITBko irratiek ere zuzenean eskainiko dituzte entzierroak: Aritz Agirrek eta Aitor Perezek egingo dute emanaldiaren kontakizuna Radio Euskadin eta Radio Vitorian, eta Iñaki Berastegik eta Patxi Irigoienek, berriz, Euskadi Irratian.

Txupinazoa, uztailaren 6an

Telebistarako set berezia izango da Los Burgos plazan eta bertatik egingo dute txupinazoaren kontakizuna 11:00etan hasiko den saioan, Ilaski Serranok eta Iban Garatek. Martxelo Sotes aditua izango dute eurekin, beste hainbat gonbidatu eta jaiaren protagonistekin batera. Erreportari lanetan, berriz, udaletxeko plazan Maite Eskarmendi egongo da, barruan Joana Lasheras eta Jon Garate Gazteluko plazan. Orobat, Ilaski Serranok eta Martxelo Sotes izango dira, berriz, jaiei amaiera emango dien Gaixoa Ni ekitaldiaren berriemaile uztailaren 14an.

EITB Taldeko irratietan ere jarraitu ahal izango dugu txupinazoa: Euskadi Irratian Eli Erasoren eta Patxi Irigoyenen kontakizunarekin, eta Radio Euskadin Aritz Agirrerekin eta Aitor Perezekin.  

Saio bereziak

Sanferminetako jai-giroa gurera ekartzeko, EITBko hedabide guztiek zuzeneko konexioak egingo dituzte hiriko kaleetan, eta festak ikuspuntu ezberdinetatik aztertuko dituzte erreportajeen bidez. Besteak beste, sanferminek presentzia nabarmena izango dute "Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegietan, baita "Biba Zuek!", "Gora Bihotzak", "En Jake" eta "Quédate" saioetan ere.

Bestalde, Amaiur Elizarik aurkezten duen "Navarra Hoy" albistegiak jaien 24 orduei buruzko atal berezia eskainiko du uztailaren 12an. Sanferminetan aurki dezakezun guztia erakutsiko digute: hiria esnatzen duten Dianetatik hasi eta gaueko kontzertuetara. Hauek asmoak: entzierroen beste aldea; abarkaren dantza tradizionala; erraldoi eta buruhandien konpartsen ibilaldia; bermuta hartzeko zein otorduetarako lekuak, bazkari xumeenetatik sofistikatuenetara; peñak plazara lagunduko dituzte; sanferminetako arratsaldeaz gozatuko dute; udaltzain patruila batekin batera joango dira; su artifizialez eta gaueko kontzertuetako batez gozatuko dugu.

Amaiur Elizari

Amaiur Elizari

Radio Euskadi, Radio Vitoria, Euskadi Irratia eta Gaztea irratiek egunero emango dute San Fermin jaietako azken orduaren berri goizeko eta arratsaldeko saioetan, gonbidatu berezi eta zuzeneko konexioekin.

Azkenik, eitb.eus-ek sanferminen inguruan sortuko diren eduki guztiak bilduko ditu webgune berezi batean. Bestalde, EITBliveren eskutik eta jaien ekitaldi nagusienak streaming bidez eskainiko ditu (txupinazoa, Gaixoa Ni, pilota jaialdiak eta saio bereziak, besteak beste).

Lantaldea, aurkezpenean

Lantaldea, aurkezpenean

Musika eta pilota

Gainera, San Fermin pilota txapelketa zuzenean eskainiko da ETB1en eta eitb.eus-en. Torneoko finalak, emakumeena eta gizonezkoena uztailak 14an, Radio Euskadin eta Euskadi Irratian ere jarraitu ahal izango dira; eta Nafarroako Lau T'erdiko Txapelketako finala telebista eta irratietan izango da ikusgai uztailaren 7an.

Menua osatzeko, ETB1en, uztailaren 6an, Caparrosoko Joten Jaialdia izango da ikusgai, eta 13an, Puro Relajok sanferminetan emandako azken kontzertua.