Itxi

EITB TALDEA

Berrikuntza eta bikaintasuna

Bi TM Broadcast sari lortu ditu EITBk: PRIMERAN plataformarentzat eta Grand Départ Pays Basquerentzat

EITB MEDIA

Berrikuntza arloan EITBk egindako lana saritu dute: OTT Proiektu Onena PRIMERAN plataformarentzat eta Zuzeneko Ekoizpen Tekniko Onena Grand Départ Pays Basquerentzat. Estatu osoko broadcast sektoreko berrikuntza eta bikaintasuna nabarmentzen dituzte izen handiko sari hauek.

0:00

EITB zorioneko dago berriro ere, TM Broadcast Sarien IV. edizioan bi golardo jaso berri baititu. Hain zuzen ere, Estatu osoko broadcast sektoreko berrikuntza eta bikaintasuna nabarmentzen dituzte izen handiko sari hauek.

Alde batetik, epaimahaiak PRIMERAN aukeratu du, kalitate handiko proiektu ugariren artean, OTT Proiektu Onena gisa. Plataforma saritzeko erabakia honako hauetan oinarritu dute: "[...] hainbat gailutan plataforma sendo eta irisgarri bat eskaintzeko gaitasuna, teknologia aurreratuaren erabilera, egokitzapenaren eta gauzatzearen kalitate handia, eta kultur ondare esanguratsua eskaintzeagatik [...]". PRIMERAN euskal eta euskarazko edukien streaming zerbitzurik handiena da, doakoa. Denetariko eskaintza du, baita eduki esklusiboak ere; eta nahikoa da erregistratzea horiekin gozatzeko. Hain zuzen ere, PRIMERAN merkatuaren egungo beharretara bikain egokitzen dela ere azpimarratu dute TM Broadcast sariek, euskal kulturarekin duen konpromisoa ere balioan jarrita. Ez da plataformak jasotzen duen lehen saria, aurretik Kazetaritza Digitala saria jaso baitu 2023ko Euskal Kazetaritza Sarietan.

PRIMERAN

PRIMERAN

Bestalde, Zuzeneko Ekoizpen Tekniko Onena saria ere EITBri eman diote, Grand Départ Pays Basque 2023 ekitaldiaren ekoizpenean egindako lan bikainagatik. Epaimahaiak nabarmendu duenez, "[...] EITBren zuzeneko ekoizpena sariketara aurkeztutako guztien artean bereizi da.  Ekoizpenak kokaleku desberdinetan integratzeak, beste erakunde batzuekin elkarlanean aritzeko gaitasunarekin batera, profesionaltasun eta gaitasun tekniko maila altua erakutsi zuen. Proiektuaren konplexutasuna, EITBk kalitate handiko ekoizpen arina mantentzeko duen gaitasunarekin batera, erabakigarria izan zen ebaluazioan". Horrela, berriz ere saritu dute munduari irekitako leiho gisa eta kirol emanaldietan erreferente izateko EITBk egindako lana. EITB Kirolak lantaldearen apustu irmo hori Euskadiko irrati eta telebistako profesionalen elkarteak ere aitortu zuen, Berri Onak 2023 sariarekin, hain juxtu ere Grand Départ Pays Basqueri eskainitako arretarengatik.

Tour

Grand Départ Pays Basque 2023