Itxi

EITB TALDEA

EITB euskal kirolarekin

EITBk emakumeen kirola bultzatzen jarraitzen du "Plazandreak" saioaren 3. edizioaren bitartez

EITB Media

Egungo 12 pilotari onenak izango dira lehian astelehenero Bilboko Esperanzako frontoian, Ainhize Vegak, Elena Azpeitiak eta Gentzane Aldaik gidatuko duten tartean.

  • Elena Azpeitia, Ainhize Vega eta Gentzane Aldai

    Elena Azpeitia, Ainhize Vega eta Gentzane Aldai

EITBk etengabe lanean jarraitzen du Euskal Herrian emakumeek egindako kirola babesten eta bere hedabideen bitartez zabalkundea ematen. Hala, astelehenetik aurrera, egungo 12 pilotari onenen arteko lehiaz gozatzeko aukera izango dugu "Plazandreak" saioan, ETB1en eta eitb.eus-en. 

Esku pilotari hauspoa ematea ere helburu duen txapelketak berrikuntzak izango ditu aurten: ez da talderik egongo eta pilotariak binakako eta 4 t 'erdiko modalitateetan lehiatuko dira. Arrizabalaga-Capellan, Aldai-Mendizabal, Zabaleta-Gaminde eta Garai-Galeano bikoteek lehenengoan jokatuko dute, eta banakako txapelketan Ibarrola, Larrarte, Etxegarai eta Arrillaga arituko dira. 

Ainhize Vegak, Elena Azpeitiak eta Gentzane Aldaik egingo dute kontakizuna Bilboko Esperanza frontoitik.