EITB TALDEA
Txirrindularitza
Frantziako Tourra, zuzenean, EITBn
EITB MEDIA
Iaz Euskaditik egindako irteeran grinaz bizitako munduko lasterketa prestigiotsuena EITB Taldeko hedabideetan jarraitu izango da larunbat honetatik aurrera, arratsaldero, lantalde zabalaren eskutik. Ostegun honetan, Tourreko taldeen aurkezpena izango dugu ikusgai ETB4n eta eitb.eus-en 18:30ean.
EITBk kirol hitzordu garrantzitsuenen aldeko apustua egiten jarraitzen du. Hala, asteburu honetatik aurrera, munduko txirrindularitza lasterketa prestigiotsuena, Frantziako Tourra, zuzenean eskainiko du. Beste behin, ziklismo onenaren pasioa bizitzeko aukera izango dugu ETB1en, Euskadi Irratian, Radio Euskadin, Radio Vitorian eta eitb.eus-en, iaz Euskaditik egindako irteeran bezala. Motorrak berotzen hasteko, ostegun honetan, Tourreko taldeen aurkezpena eskainiko da ETB4n eta eitb.eus-en 18:30ean.
Ekainaren 29tik uztailaren 21era bitartean jokatuko den lasterketaren kontakizuna Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak egingo dute ETB1en eta eitb.eus-en, 15:00etatik 18:00etara, "On Tour" saioan. Ohi denez, txirrindularitza munduko gonbidatuak izango dituzte lagun platoan, etaparen nondik norakoak azaldu eta analisia egiteko.
Euskadi Irratiak etaparen azken txanpa eskainiko du egunero, 16:00etan hasita. Joxe Mari Apaolaza buru dela, honako hauek osatuko dute berriemaile eta komentarista taldea: Jon Altuna, Eugenio Goikoetxea, Ainhoa Ostolaza eta Mikel Astarloza. Asteburuan, "Hiru Erregeen Mahaia" saioaren barruan egingo da emanaldia.
Radio Euskadin eta Radio Vitorian, Dani Egañak eta Abraham Olanok egingo dute kontakizuna arratsaldero; aste barruko emanaldietan Edu Garciak egingo ditu koordinazio lanak eta asteburuetan, berriz, Alberto Negrok, "Kirol Festa" saioan.