EITB TALDEA
Aliantza
EITBk emango du Euskotren Ligako patroi onenaren saria 2024an ere
EITB MEDIA
Hirugarren urtez emango du saria. Horren berri eman dute EITBren Miramongo egoitzan Joseba Urkiola EITB Mediako Kirol zuzendariak eta Amane Ibañez zuzendariordeak, Borja Rodrigo TKEko presidentearekin eta Ane Diaz Nortindal Donostiarrako arraunlariarekin batera.
Astelehen honetan (ekainak 17), EITBk Miramonen duen egoitzan, 2024ko patroi onenaren EITB saria aurkeztu da. EITBk hirugarren urtez emakumezkoen arrauna babesteko apustuari heldu dio eta jardunaldiz jardunaldi zortzi eskifaien artean bereizten den patroia nabarmenduko du EITB sariarekin. Aurkezpen ekitaldian Joseba Urkiola EITB Mediako Kirol zuzendaria, Amane Ibañez EITB Mediako Kirol zuzendariordea, Borja Rodrigo ACTko presidentea eta hogei bat arraunlari bildu dira.
Ane Diazek, Nortindal Donostiarrako arraunlariak, babesletza honek garrantzia handia duela uste du emakumezkoen arraunaren sustapenerako: "Euskotren Liga urtez urte mailaz igotzen ari da, lehiakorragoa da eta bide horretan EITBk emakumezkoen arraunaren ikusgarritasunaren alde egiten duen lana eskertzekoa da".
Joseba Urkiolak, EITB Mediako Kirol zuzendariak, konpromezu handia erakutsi du: "Euskotren Ligako patroi onenaren sariaren hirugarren aldiz jarraian babesten dugu, eta sendo jarraitzen dugu emakumezkoen arraunari ikusgarritasuna eta merezi duen lekua ematearen ahaleginean. EITBren betebeharra ez ezik, gizarteak ere horrela erakusten digu. Emanaldien emaitzetan ere hori frogatzen dugu astez aste udako denboraldi osoan".
Amane Ibañez
ACTko presidenteak ere, Borja Rodrigok, balorazio oso positiboa egiten du hitzarmen honen inguruan: "EITBk arraunarekin egiten duen lana ezinbestekoa da, bereziki ACTrekin egiten duen lana, izan ere, lehen estropadatik alboan izan dugu. Giza-baliabide eta baliabide teknologikoetan egiten duen inbertsioak balio handia ematen dio gure kirolari. Gainera, emakumezkoen kirolaren aldeko konpromezu handia erakusten dute Patroi Onenaren EITB Saria babestuz".
Borja Rodrigo
Euskotren Liga, EITBn
Telebistaz ikusteaz gain, ikusleek eitb.eus-en ere jarrai ditzakete estropadak, baita Euskadi Irratian eta Radio Euskadin ere. Euskotren Liga Coruñan hasiko da ekainaren 29an eta abuztuaren 18an amaituko da Zarautzen. Orduan ezagutuko da zein izango den 2024ko patroi onenaren EITB saria jasoko duen patroia.
Aurkezpenaren irudia