Itxi

EITB TALDEA

Europako hauteskundeak 2024

Europako hauteskundeen bigarren debatea, gaur gauean, ETB2n, Radio Euskadin, Radio Vitorian eta eitb.eus-en

EITB MEDIA

Oihane Agirregoitia (EAJ-PNV), Pernando Barrena (EH Bildu), Idoia Mendia (PSOE), Andeka Larrea (Sumar), Javier Zarzalejos (PP) eta Isa Serra (Podemos) egongo dira. 22:00etatik aurrera izango da, zuzenean, Xabier Ormazabalen eskutik.

  • Europako hauteskundeen debatea, EITBn

    Europako hauteskundeen debatea, EITBn

Gaur gauean, Europako Parlamenturako hauteskundeen bigarren debatea eskainiko du EITBk, 22:00etatik aurrera, zuzenean, ETB2n, Radio Euskadin, Radio Vitorian eta eitb.eus-en. Xabier Ormazabalek gidatuta, alderdi eta koalizioen ordezkari hauek hartuko dute parte: Oihane Agirregoitia (EAJ-PNV), Pernando Barrena (EH Bildu), Idoia Mendia (PSOE), Andeka Larrea (Sumar), Javier Zarzalejos (PP) eta Isa Serra (Podemos). ETB4n zeinu-hizkuntzan jarraitu ahalko da.

Azken txanpan sartu da Europako Parlamenturako hauteskunde kanpaina, eta EITB jarraipen informatibo osoa ari da egiten bere hedabideetan, eguneroko hauteskunde informazio tarte espezifikoekin eta hautagaien elkarrizketekin. Joan den astean egin zuen kanpainako lehen debatea, euskaraz; eta astearte honetan egingo du bigarrena, gaztelaniaz. Gainera, Europar Batasunean erabakiko diren gaiei buruzko erreportajeak eskaintzen ari da azken aste honetan: migrazio-itun berria, lehen sektorea, trantsizio energetikoa…  Igandean, nola ez, programazio berezia eskainiko du, hauteskunde gaua gertutik jarraitzeko. Izan ere, EITB erreferente dugu, oraingoan ere, Europako hauteskundeen jarraipenean.