Itxi

EITB TALDEA

EITB Pilotaren Etxea

Altuna III vs Laso Buruz Buruko final handia, igandean, EITBren kanaletan

EITB MEDIA

50 profesional inguruk osatutako giza taldea arduratuko da pilotaren zirrara eta ikusgarritasuna ikus-entzuleei helarazteaz ETB1en, Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta eitb.eus-en. Ostiral gauean, "ETB Kantxa Solasean" atariko saio berezia izango dugu ikusgai ETB1en.

0:25
Joki Altuna eta Unai Laso

Jokin Altuna eta Unai Laso protagonista izango dituen Buruz Buruko finala EITBko hedabideetan jarraitu ahal izango da, zuzenean, igande honetan, ekainak 2. Urteko kirol hitzordu nagusienaren zirrara eta ikusgarritasuna ikus-entzuleei helarazteko, 50 profesional inguruk osatutako giza taldea izango da lanean, Bizkaia pilotalekuan gertatzen den guztia ikus-entzuleei xehetasun guztiekin eskaintzeko. 13 kamera erabiliko dituzte norgehiagokaren ikuspegi guztiak eskaintzeko, tartean, irabazlearen sinadura metakrilato batean grabatuko duen sinatucam deritzona.

Xabier Euzkitzek, Elena Azpeitiak, Abel Barriolak eta Mikel Idoatek egingo dute finalaren kontakizuna ETB1en eta eitb.eus-en, 17:15ean hasiko den "ETB Kantxa" saioan. Halaber, bi pilotari ohiak izango ditu lagun Jon Balenziagak ondorengo saio berezian, norgehiagokaren analisia egiteko.

Euskadi Irratian, Kepa Iribarrek, Txetxu Urbietak, Iñaki Berastegik eta Oinatz Bengoetxeak kontatuko dute partida Bizkaia pilotalekutik zuzenean, Jon Altunak gidatutako "Hiru Erregeen Mahaia" saioan. Radio Euskadiren kasuan, berriz Mikel Bilbao, Juan Martinez de Irujo eta Raúl Pando izango dira bidali bereziak. Diego Arambalzak gidatuko duen "Kirol Festa" saioaren barruan jarraitu ahal izango da kirol hitzordu garrantzitsua.

Buruz Buruko Finala, EITBn

Buruz Buruko Finala, EITBn

Finalaren atarian, ostiral gauean, "ETB Kantxa Solasean" saio berezia izango dugu ikusgai ETB1en Xabier Euzkitze, Elena Azpeitia, Abel Barriola eta Mikel Idoaterekin. Bi finalistak izango dituzte gonbidatu, eta haien botileroekin eta senitartekoekin ere hitz egingo dute. Halaber, aurtengo txapelketaren azterketa egingo dute adituekin, tartean Julian Retegirekin.