Itxi

EITB TALDEA

EITB Taldea

5000 lagunek baino gehiagok bisitatzen dituzte urtero EITBren Bilboko, Donostiako eta Gasteizko egoitzak

EITB MEDIA

EITBk ateak zabalik ditu urte osoan herritarrak komunikazioaren mundura gerturatu daitezen, eta bertan nola lan egiten den ezagutu. Gainera, bisitan datozen taldeek ikusgai dituzte euren argazkiak EITB Taldea atarian.

0:00

Batzen gaituzten emozioak leloari jarraituz, EITBk euskal gizarte osoarekin partekatu nahi du bere profesionalen egunerokotasuna, ikus-entzunezko taldearen hedabideetan nola lan egiten den erakustearekin batera. Horretarako bisita gidatuak antolatzen dira ikasle taldeekin eta elkarteekin Bilboko egoitza nagusira, baita Miramongo ikus-entzunezko ekoizpen zentrora eta Gasteizko Domingo Martinez Aragon kaleko eraikinera ere.

Bilboko egoitzan, telebista, irrati zein Interneteko kazetarien erredakzio transbertsala ezagutzeko aukera dute bisitariek, Radio Euskadiko estudioak non dauden ikusi, eta "Gaur Egun" eta "Teleberri"ko platoetara sartu eta argazkiak egin ditzakete. Miramonen, ETB1eko eta ETB2ko hainbat entretenimendu programa egiten diren platoetan ibilbidea osatzen dute. Azkenik, Radio Vitoriako zein Arabako aktualitatea jarraitzen duten EITBko gainerako profesionalen lanera gerturatzeko aukera dute herritarrek Gasteizen.

Bisiten inguruko informazio jaso eta hitzordua hartzeko helbide honetara idatzi behar da: bisitak@eitb.eus.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB Taldea