Itxi

EITB TALDEA

Europako hauteskundeak 2024

Europako Parlamenturako hauteskundeen lehen debatea, gaur gauean, ETB1en, Euskadi Irratian eta eitb.eus-en

EITB MEDIA

Oihane Agirregoitia (EAJ-PNV), Pernando Barrena (EH Bildu), Maider Lainez (PSOE), Andeka Larrea (Sumar), Carlos Iturgaiz (PP) eta Miren Echeveste (Podemos) egongo dira bertan. 22:00etatik aurrera izango da, zuzenean, Odei Esnaolaren eskutik.

0:22
Europako parlamentuaren irudi bat

Gaur, maiatzak 28, Europako Parlamenturako hauteskundeen lehen debatea eskainiko du EITBk, 22:00etatik aurrera, zuzenean, ETB1en, Euskadi Irratian eta eitb.eus-en. Gainera, ETB4n zeinu-hizkuntzan jarraitu ahalko da.

Odei Esnaolak gidatuta, euskal alderdi eta koalizioen ordezkari hauek hartuko dute parte: Oihane Agirregoitia (EAJ-PNV), Pernando Barrena (EH Bildu), Maider Lainez (PSOE), Andeka Larrea (Sumar), Carlos Iturgaiz (PP) eta Miren Echeveste (Podemos).

Eusko Legebiltzarrerako apirilean egin berri diren hauteskundeen ondoren, EITB berriro ere erreferente dugu ekainaren 9an izango diren Europako hauteskundeetan. Jarraipen informatibo osoa ari da egiten bere hedabideetan, eguneroko hauteskunde informazio tarte espezifikoekin eta hautagaien elkarrizketekin. Euskarazko lehen debate honen ostean, bigarren bat ere egingo du, ekainaren 4an, gaztelaniaz, ETB2n, Radio Euskadin eta Radio Vitorian, Xabier Ormazabalen gidaritzapean.