EITB TALDEA
CIES audientzia
EITB irrati taldeak lidergoari eusten dio, milioi erdi entzule baino gehiagorekin
EITB MEDIA
EITB taldeko irratiek 525.000 ikus-entzule lortu dituzte Euskadin eta Nafarroan, astelehenetik ostiralera; eta % 4,8ko igoera izan dute iazko emaitzarekin alderatuta. EITBren orotariko irratiak Euskadiko kontsumoaren % 48 dira.
-
EITB irratiak
EITBko irratien audientziak gorazko joerari eusten dio, argitaratu berri diren CIES ikerketaren datuen arabera. Radio Euskadik, Euskadi Irratiak, Radio Vitoriak, Gazteak eta EITB Musikak 525.000 entzule lortu dituzte astelehenetik ostiralera Euskal Autonomi Erkidegoan eta Nafarroan, eta % 4,8 hazi dira iazko emaitzarekin alderatuta. Hain zuzen ere, 24.000 entzule irabazi dituzte. 2021etik urteko lehen neurtaldiko daturik onena da.
EITBko irrati taldeak lidergoari eutsi dio Euskadin, eta lehen aukera izaten jarraitzen du. Zehazki, EITBren orotariko irratiak Euskadiko irrati kontsumoaren % 48 dira.
Radio Euskadi 200.000 entzuleko langatik gertu dago berriz ere, eta 189.000 entzuleko marka eskuratu du astelehenetik ostiralera. Radio Vitoriak, berriz, 32.000 entzule lortu ditu eta % 10,3 hazi da.
Euskadi Irratiari dagokionez, gorazko joera nabarmenari eusten dio: 154.000 entzule lortu ditu astelehenetik ostiralera eta % 3,4 hazi da, iazko datuarekin alderatuta. Liderra da Gipuzkoan.
Gazteak, halaber, hazten jarraitzen du, eta 115.000 entzule eskuratu ditu, aurreko neurtaldi berean baino k% 9,5 gehiago. EITB Musikaren igoera ere azpimarragarria da: 35.000 entzule eta % 20,7ko igoera.
EITB Taldeak orotara gora egin du, 1.276.000 ikus-entzulerekin
EITBk, hedabideak dituen Euskadiko ikus-entzunezko taldeak, berebat, gora egin du oro har, lidergoa sendotuz: 1.276.000 ikusle eta entzule ditu astelehenetik ostiralera, telebistan eta irratian. Telebistarik dagokionez, 751.000 ikusle dituzte batez beste, egunero, ETBko kanalek.
CIES azterlanak Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako komunikabideen kontsumoa aztertzen du 40 urte baino gehiago badirela, eta urtean bi neurketa-olatu egiten ditu. Estudio General de Mediosekin (EGM) batera, irrati-kontsumoak ezagutzeko erreferente nagusia izateaz gain, telebista-audientziak ere neurtzen ditu, besteak beste.