EITB TALDEA
Audientzia
353.000 entzule EITBko irrati taldearentzat, EGMren lehen neurtaldiaren arabera
EITB MEDIA
Euskadi Irratiak gora egin du eta 121.000 entzule eskuratu ditu; eta Gaztearekin, berriz, 50.000 entzulek egiten dute bat egunero. Radio Euskadin 119.000 entzule dira aste barruan, eta Radio Vitoria Arabako irratirik entzunena da astelehenetik igandera.
-
EITBko irratiak
EITBren irrati taldeak (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea eta EITB Musika), oro har, 353.000 entzuleko audientzia du astelehenetik ostiralera bitartean, EAEn eta eragin esparruan, ostegun honetan, apirilaren 25ean, ezagutzera eman den EGM Estudio General de Mediosen urteko lehen neurketaren arabera.
Euskadi Irratiak gora egin du eta 121.000 entzule eskuratu ditu, aurtengo lehen audientzia emaitza hauen arabera. Gaztearekin, berriz, 50.000 entzulek egiten dute bat egunero batez beste.
Radio Euskadiri dagokionez, 119.000 entzule dira aste barruan bat egin dutenak; eta Radio Vitoriak, berriz, 40.000 entzule ditu batez beste eta astelehenetik igandera Arabako irratirik entzunena da.
EITB Musikak ere gora egin du, 22.000 entzule lortuz.