Itxi

EITB TALDEA

Aliantza

ZEIDFEST Gaztea jaialdia, ate joka

EITB MEDIA

Apirilaren 13an egingo da BEC!en eta, besteak beste, IZARO, ZOO, Bulego, La Plazuela, Delaporte, Merina Gris eta Sara Zozaya arituko dira. Ostiral honetan aurkeztu dute EITBren Bilboko egoitzan, Fillas de Casandra taldekoen zuzenekoarekin. EITB eta Gaztea babesle ofizialak dira.

0:00

Gaztearen parte hartze sendoagoarekin eta izen handiz beteriko kartelarekin ospatuko da apirilaren 13an ZEIDFEST Gaztea jaialdia BEC!eko Bizkaia Arenan. Euskal proposamen ugariz gozatzeko aukera izango da, eta kanpoko artista entzutetsuak ere bertaratuko dira: IZARO, ZOO, Gatibu, Tanxugueiras, Bulego, La Plazuela, Delaporte, Eire, Etxepe, Merina Gris, The Tyets, Lia Kali, Tatta, EuskoPrincess, Sara Zozaya, Janus Lester, Fillas de Cassandra, Mutiko eta BSRT Kolektiv, besteak beste.

Ostiral honetan, martxoak 15, egin da aurkezpena EITBren Bilboko egoitzan. Bertan izan dira, besteak beste, Maite Goñi EITBko Audio eta Digital zuzendaria; Leixuri Arrizabalaga, Kultura eta Euskara diputatua Bizkaiko Foru Aldundian; eta ZEIDFEST jaialdiko, BEC!eko eta Naizen elkarteko ordezkariak. Hain zuzen ere, Naizenek egingo du ohorezko ate irekiera jaialdian. Fillas de Casandra taldekoen zuzenekoarekin bukatu da aurkezpena.

ZEIDFEST Gaztea

ZEIDFEST Gaztea

Jaialdiaren lehen ediziotik joan dira eskutik ZEIDFEST eta Gaztea, kultura eta euskara sustatzearekin batera, aniztasuna bermatuko duen ekimena antolatzen. Guztiona eta guztiontzat izango den egun berezia sortzea da asmoa.

EITB eta Gaztea jaialdiaren babesle ofizialak dira, eta programazio berezia prestatu du Gazteak egun horretarako. Hala, Top Gaztea berezia izango dute handik 11:00-13:00 bitartean, eta saio berezia ere egingo dute 15:00etatik aurrera, gonbidatuekin, musikariekin… Streaming bidez ajarraitu ahal izango da.

Sarrerak salgai daude ZEIDFest Gaztea jaialdiaren webgunean.