Itxi

EITB TALDEA

Otsailak 13

Aurten ere Irratiaren Mundu Eguna ospatu dute EITBko irratiek

EITB MEDIA

Euskadi Irratiak saio berezia egin du UPV/EHUren Bizkaiko kanpusetik, eta Radio Vitoriak, berriz, irratiaren iraganaren, orainaren eta etorkizunaren kontakizuna, 90. urteurrena aitzakia hartuta. Radio Euskadik eta Gazteak ere egun berezi honekin bat egingo dute.

0:00

Astearte honetan, otsailak 13, Irratiaren Mundu Eguna ari dira ospatzen beste behin EITBko irratiak. Entzuleengandik gertu egotea dute egunero helburu baina, egun seinalatu honetan, konplizitate hori modu berezian jorratu nahi dute. Hala, entzuleekin eta irratia egiten duten lagunekin ospatuko dute euren eguna Euskadi Irratiak, Radio Euskadik, Gazteak eta Radio Vitoriak, irratiaren ibilbideari ere arreta berezia jarrita.

Euskadi Irratiak UPV/EHUren Bizkaiko kanpusetik ari da egin du "Faktoria" goizeko albistegia. 07:30ean hasita, zuzenean aritu da set berezian. Eva Ferreira errektoreari elkarrizketa egin diote, eta 09:00etatik aurrera irratiaren bilakaerari buruzko tarte berezia ireki dute; besteak beste, ikasleekin egindako erreportajea eskainiko dute, eta zuzeneko musika ere ez da falta, Mugan taldearen eskutik.

"Radio Vitoria Gaur" saioko lantaldea, berriz, Radio Vitoriaren egoitza historiko guztietan barrena ibili da 10:00etatik aurrera. Aurten Radio Vitoriaren 90. urteurrena ospatuko dela aitzakia hartuta, irratiaren iraganaren, orainaren eta etorkizunaren kontakizuna egin dute.

Radio Euskadin ere tartea du Irratiaren Egunak "Boulevard" eta "Distrito Euskadi" irratsaioetan. Hala, egun berezi honetan, "Boulevard" saioan entzuleak izan dituzte estudioan, goizero gure herrietako tenperatura eman ohi duten horietako batzuk tartean; eta, 10:00etatik aurrera beste irrati batzuekin konektatu dute, besteak beste Euskadi Irratiarekin eta Radio Vitoriarekin. Arratsaldeko saioan, berriz, irratiaren etorkizunari begiratuko diote eta unibertsitatera ere joko dute, etorkizuneko kazetari eta esatariak nola prestatzen diren jakiteko.

Gazteak, nola ez, bat egin du ospakizunarekin.