Itxi

EITB TALDEA

Batzen Gaituen Zinea

EITB euskal zinemarekin batera ari da ospatzen Goya sarien festa handia Valladoliden

EITB MEDIA

EITBk lagundutako filmek 33 izendapen dituzte guztira. Gala egin aurretik, EITBk harrera egin die bertara joandako ikus-entzunezkoen sektoreko euskal ordezkariei, tartean izendatutako filmetako lantaldeei.

2:14

Euskal ikus-entzunezkoen ekosistema sustatu eta egiten diren lanei zabalkundea emateko duen konpromisoarekin bat eginez, EITB Valladoliden dago asteburu honetan Goya sarien bila doazen profesionalei babesa emateko. EITBren parte-hartzea duten sei film daude hautagaien artean, eta 33 izendapen dituzte guztien artean.

Gala hasi baino ordu batzuk lehenago, eguerdian, EITBko ordezkariek harrera egin diete izendatutako pelikulen ekoiztetxeetako kideei eta sektoreko euskal ordezkariei: aktore, zuzendari, ekoizle… 150 bat lagun bildu dira. Besteak beste, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua eta Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusia egon dira bertan.

Hitzordu horren eta 38. Goya sarien galaren aurretik eta ondoren gertatzen den guztiaren jarraipen zabala ari dira egiten EITBko hedabideak, baliabide tekniko eta lantalde zabal batekin. "Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegiak zuzenean egin dituzte Valladolideko erdigunetik, larunbat eguerdian eta gauean, eta baita igande eguerdian ere. Han dira Jonan Apaolaza eta Xabier Ormazabal aurkezleak. Ane Ibarzabal buru duen "Quédate con Ane" saioko lantalde bat ere joan da Valladolidera; eta ez dira falta izan irrati, webgune eta Oraineko profesionalak.

20.000 especies de abejas, aurtengo faboritoa

Euskal zinema zorioneko dago, eta EITBk lagundutako filmek 33 izendapen dituzte, iaz baino 10 gehiago. Gainera, markak hausten jarraitzen du; izan ere, 20.000 especies de abejas lana da aurten hautagaitza gehien dituen lana, eta 2024ko Goya sarietako faboritoa, 15 izendapenekin; hain zuzen ere, inoizko Goya izendapen gehien jaso dituen EITBk parte hartutako pelikula da Estibaliz Urresolarena.

Horrekin batera, larunbat honetako lehian izango dira Victor Ericek zuzendutako Cerrar los ojos (11 izendapen), Arantxa Echevarriaren Chinas (4), Isabel Hergueraren El sueño de la sultana (1), Félix Viscarreten Una vida no tan simple (1) eta Carlota Peredaren La ermita (1).

EITB, EUSKAL ZINEAREKIN BAT

EITB, EUSKAL ZINEAREN BAT