Itxi

EITB TALDEA

Audientziak

Errege Kopako Athleticen garaipenak babes zabala izan zuen euskal ikus-entzuleen aldetik ETB1en

EITB Media

"Koparen Bila" saio berezia euskaldunen artean lider izan zen.

  • 2024ko Errege Kopako finalerdiak, EITBn

    2024ko Errege Kopako finalerdiak, EITBn

ETB1ek atzo eskainitako Atletico Madril vs Athletic Club Errege Kopako finalerdietako partidak % 11,9ko kuota eta 238.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen Euskadin eta eragin eremuan. Halaber, partida hasi aurretik eskainitako "Koparen Bila" saio bereziak lidergoa eskuratu zuen euskaldunen artean, % 12,9ko audientziarekin.

Aurten ere, Errege Kopako finalerdien eta finalaren emozio guztia zuzenean bizitzeko aukera ari da eskaintzen EITB, euskaraz. Joaneko partiden arrakastaren ondotik,  hemendik hiru astera, etxean jokatuko dute bi euskal taldeek, eta bi norgehiagoka horiek ere ETB1en eskainiko dira, baita apirilaren 6ko Sevillako finala handia ere.

Partiden zuzeneko emanaldia Euskadi Irratian eta Radio Euskadin ere egin dute; eta, horrekin batera, jarraipen informatibo zabala ari da eskaintzen EITB bere hedabide eta euskarrietan.