EITB TALDEA
Aliantza
ZEIDFEST eta Gaztea, elkarlan betean
EITB Media
Aurreko urteetako elkarlana sendotu dute EITBren irratiak eta jaialdiak, kultura eta euskara sustatzearekin batera, guztiona eta guztiontzat izango den egun berezia antolatzeko. Gainera, Gazteak jaialdiaren inguruko eduki esklusiboak aurreratuko ditu euskarri guztietan.
-
Apirilaren 13an egingo den jaialdiaren kartela
Gaztearen parte hartze sendoagoarekin eta izen handiz beteriko kartelarekin ospatuko da datorren apirilaren 13an ZEIDFEST Gaztea jaialdia Bizkaia Arena BEC!-en. Euskal proposamen ugariz gozatzeko aukera izango da, eta kanpoko artista entzutetsu eta oso interesgarriak bertaratuko dira: hala nola IZARO, ZOO, Bulego, Merina Gris, La Plazuela, Gatibu, Tanxugueiras, Bulego, Delaporte, Eire, Etxepe, The Tyets, Mutilo, Fillas de Cassandra, Lia Kali, Sara Zozaya eta BSRT Kolektiv.
Jaialdiaren lehen ediziotik joan dira eskutik ZEIDFEST eta Gaztea, kultura eta euskara sustatzearekin batera, aniztasuna bermatuko duen ekimena antolatzen. Guztiona eta guztiontzat izango den egun berezia da Zeinen Ederra Izango Den jaialdia, maite digunekin musikaz gozatzeko parada eskainiko diguna. Hitzordua iritsi bitartean, ZEIDFEST Gaztearen esklusibak, azken orduko albisteak eta elkarrizketak Gaztearen euskarri guztietan (irratia, webgunea eta sare sozialak) zabalduko dira. Jaialdiaren hedabide ofiziala izateaz gain, programazio berezia prestatuko du EITBren irratiak egun horretarako.
Sarrerak salgai daude dagoeneko, 34,5 euroan (+3,45 euroko kudeaketa gastua), ZEID Festen webgunean. Tiket orokorraz gain, sarrera bereziak daude: sarrera+mertx esklusiboa (54,9 euro), kuadrilla bonoa (9+1, 31,05 euro), nerabeen sarrera (12-17 urte, 17 euro) eta txikien sarrerak (6 euro 6-11 bitartekoak eta doan 6 urtetik beherakoentzat).