Itxi

EITB TALDEA

CIES audientzia

EITBko irrati taldeak lider izaten jarraitzen du 2023an milioi erdi entzulerekin

EITB Media

EITB taldeko irratien audientziak 497.000 entzule lortu ditu Euskadin eta Nafarroan, astelehenetik ostiralera. 26.000 entzule irabazi ditu iazko datuekin alderatuta. ESKERRIK ASKO GUZTIOI!

  • EITB Irratiak

    EITB Irratiak

EITBko irratien audientziak gora egin du nabarmen, argitaratu berri diren CIES ikerketaren datuen arabera. Radio Euskadik, Euskadi Irratiak, Radio Vitoriak, Gazteak eta EITB Musikak 497.000 entzule lortu dituzte astelehenetik ostiralera Euskal Autonomi Erkidegoan eta Nafarroan, eta % 5,5 hazi dira iazko emaitzarekin alderatuta. Hain zuzen ere, 26.000 entzule irabazi dituzte. 

Halaber, EITBko irrati taldeak lidergoari eutsi dio Euskadin, eta euskaldunen lehen aukera da hurrengo taldeak baino 54.000 entzule gehiagorekin

Radio Euskadi EITB taldeko irrati liderra da: % 4 egin du gora eta 188.000 entzuleko marka eskuratu du astelehenetik ostiralera. Radio Vitoriak, Arabako irrati erreferenteak, ia % 17 egin du gora, 28.000 entzuleko audientziarekin. 

Euskadi Irratiari dagokionez, gorazko joera nabarmenari eusten dio: 144.000 entzule lortu ditu astelehenetik ostiralera eta % 11 hazi da, iazko datuarekin alderatuta. Liderra da Euskadi Irratia Gipuzkoan.  

Gazteak ehun mila entzuleren langatik gora jarraitzen du, 106.000 entzule eskuratu ditu, alegia, eta EITB Musikaren igoera ere azpimarragarria da, 31.000 entzulerekin. 

EITB Taldeak orotara gora egin du 1.144.000 ikus-entzulerekin 

EITBk, hedabideak dituen Euskadiko ikus-entzunezko taldeak, berebat, gora egin du oro har, lidergoa sendotuz: 1.144.000 ikus-entzule ditu astelehenetik ostiralera, telebistan eta irratian. Telebistarik dagokionez, 647.000 ikus-entzule dituzte bataz beste, egunero, ETBko kanalek. 

CIES azterlanak Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako komunikabideen kontsumoa aztertzen du 40 urte baino gehiago badirela , eta urtean bi neurketa-olatu egiten ditu. Estudio General de Mediosekin (EGM) batera, irrati-kontsumoak ezagutzeko erreferente nagusia izateaz gain, telebista-audientziak ere neurtzen ditu, besteak beste.